30. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ABORTU ESKUBIDEA, AURRERA EDO ATZERA GOAZ?

irudia

1937. urtera arte abortatzen zuten emakumeei zigorrak ezartzen zizkieten. 1936 ko abenduan, anarkisten iniziatibari jarraituz, abortuaren legearen erreforma onartu zuen Kataluniako Generalitat-eak. 36ko Gerra Zibilaren erdi-erdian hartutako erabakia izan zen. Lege berri horrekin, lehen aldiz, haurdunaldia eteten zuen emakumeak ez zuen ordura arte ezarrita zegoen zigorrik jasotzen.
Garai hartarako oso lege aurrerakoia izan zen. Izan ere, eragindako abortuaren kasuan politika oso irekia onartu zuten. Lege horrek esaten zuenaren arabera, lau kasutan aborta zitekeen: arrazoi terapeutikoengatik (amaren gaixotasun fisiko edo psikikoak zeudenean, zeinak umearen osasuna baldintza zezakeen), jaiotzaren kontrola egiteko gogoagatik edota arrazoi etikoengatik eta sentimentalengatik.
Abortatzeko eskubidea onartzeaz gain, arau berri horrek beste aldaketa batzuk ere proposatu zituen; horien artean, emakume langileentzako eta beraien seme-alabentzako laguntza medikoa, planifikazio familiarrerako zerbitzuen eskaintza eta amatasunerako laguntza. Hartara, emakumeak ama moduan zeukan bizi kalitatea hobetzeko aukera zuen, eta, aldi berean, abortatu ala ez erabakitzeko eskubide gehiago eskuratu zituen.
Esan modura, baina, lege horrek oso gutxi iraun zuen. Hain zuzen ere, Francoren erregimenak legea bertan behera laga zuen 1937ko maiatzean. Francok, emakumeak eskuratutako askatasun urriak atzera bota, eta beste gauza askoren artean, amatasuna emakumearen zeregin sakratu gisa berrezarri nahi izan zuen.

Ordutik eta 1985. urtera arte, abortatu izana zigortu izan dute Espainiako estatuan, eta, ondorioz, Hego Euskal Herrian. Emakume batek umerik eduki nahi ez zuen kasuetan, Ingalaterrara, Londresera joan behar izaten zuen haurdunaldia eteteko; edo haurdunaldia zortzi aste baino gutxiagokoa izanez gero, Miarritzera. Ostean, 1985ean, zigorra kendu zuten haurdunaldia ustezko hiru kasu hauetan eteten baldin bazen: amaren osasun fisiko edo psikikoa arriskuan zegoenean, amak bortxaketa bat jasan zuen kasuetan eta umekiak malformazio edo akatsen bat zuenetan. Beste kasuak ez zituen legeak babesten, eta, ondorioz, emakumeak beste bitarteko batzuk erabili behar izaten zituen.
2010. urtean, Sexu eta Ugalketa Osasun eta Haurdunaldia Borondatez Etetearen Legea onartu zuten. Oraintsu, baina, Espainiako Gobernua hura aldatzeko pausoak ematen hasi da, eta eztabaida handia sortu da jendartean; era berean, mugimendu feministaren erabateko gutxiespena jaso du proposamenak.

Edonola ere, abortatzeko eskubideari buruzko gogoeta hori ez dela kasualitate hutsa dio mugimendu feministak. Izan ere, horren atzean «eraso ideologiko, erreakzionario eta dogmatiko latza» dagoela salatu du. Horri lotuta, zerbitzu publikoetan gauzatutako murrizketek zaintza eta ugalketa lanetan orain arte Espainiako estatuak babestutako gutxi hori baztertu egin dutela diote. «Ondorioz, lan horren zama emakumeek hartu dute euren bizkar gainean, eta hartuko dute. Bada, andreek dute Estatuaren disfuntzio hori euren gain hartzeko betebeharra».
Azken urteetan abortatzea modu oso ezberdinetan gauzatu da, eta etorkizunean, ezarri nahi dituzten neurriak tarteko, ezberdintasunak areagotu egingo dira.
Era horretan, baliabide ekonomiko nahikoak dituzten emakumeak izango dira era seguruan abortatu ahal izango dutenak; hain lege zurruna ez duten herrialdeetara joango dira, orain hamarkada batzuk egiten zen modura. «Krisi izenez batailatu duten iruzur horri esker, gero eta emakume gutxiagok izango dugu aukera horri eusteko modua». Baliabide ekonomiko gutxiko emakume langileentzat eta ikasle direnentzat, hortaz, zailtasun handiagoak egongo dira. Arrazoi hori dela eta, klandestinitatean abortatzera jo beharko dute, egokiak ez diren baldintzetan. «Euren bizitzak arriskuan jartzeko kaltebide larria izango dute».
Gainera, 18 urte baino gutxiago dituzten emakumeek gurasoen baimen gabe ezin izango dute abortatu. Hori «guztiz harritzekoa» da, Espainiako estatuan ezkondu ahal izateko gutxieneko adin legala 16 urtekoa izanik, eta legearen ikuspuntutik 13 urtetik gorako nerabeek harreman sexualak eduki ditzaketenean. Nolanahi ere, legez kanpo abortatzera derrigortuta dauden emakumeek zein zigor izango duten ez du inork zehaztu oraindik, Espainiako Justizia Ministerioak ez du horri buruz ezer esan.

NON EGITEN DIRA ABORTUAK?

Londresera joaten zirenei umetokiaren garbiketa bat egiten zieten operazio baten bitartez. Haurdunaldia zortzi astetik beherakoa zen kasuetan, berriz, emakumeak Miarritzera joateko aukera zuen. Miarritzen, anestesia lokala erabilita, xurgapen bat egiten zioten, eta egunean bertan etxera bueltatzeko moduan izaten zen.

HAURDUN GERATZEKO ARRAZOI NAGUSIAK:

1.Gazteek erlazio sexualak metodo antisorgailuak erabili gabe edukitzea.
2. Ezkontza goiztiarrak eta emakumeari tradizioz ematen zaion amatasun rola edo papera.
3. Gelakideen presioa, sexua praktikatzera bultzatzen du.
4. Droga eta alkoholaren kontsumoa.
5. Informazio eta ezagutza nahikoa edukitzea metodo antisorgailuen inguruan eta ez edukitzea beraien eskuraketarako erraztasun nahikoa, baita heziketa sexual baten falta ere.
Beste arrazoien artean, existitzen dira oso gazte haurdun geratzeko arrisku batzuk:
1. Lehenengo hilerokoa goiz izatea.
2. Desegituraketa familiarra.
3. Harreman sexual goiztiarrak.
4. Prostituzioa, bortxaketak, intzestua eta gazteen arazo psikologikoak.

Datu hauek ikusita, esan dezakegu, adingabekoen artean nahigabeko haurdunaldiak eta abortuak asko gertatzen direla, nahiz eta lege berrien kontu hauekin abortu kopuruak asko jaitsi diren. Gure ustez, legeak bere alde onak eta txarrak ditu, baina alde txar gehiago dituela pentsatzen dugu.Taldean hitz egin ondoren denok ados gaude bakoitzak bere gorputzarekin nahi duena egin behar duela eta proiektuan zegoen lege horrek zailtasun batzuk jartzen zituela hau betetzeko. Zorionez lege hau ez da aurrera atera.
            
 


Azalera itzuli