30. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

“Supervivientes realityan hartuko nuke parte”

irudia

Amaia Puertasek 38 urte ditu, hernaniarra da, Euskal Herrian (eta baita Espainia mailan ere) reality gehien egin dituen pertsonen podiumean dago . Hernaniarrak Basetxeko bi ediziotan, El Conquistador del Fin del Mundo, El Barco, Conquistour... saioetan izan da lehian eta orain Gu ta Gutarrak reality-an dabil “kuxkuxero” modura, lehiakideek egindakoaren inguruan iritzia ematen. Izaera handiko emakumea da eta bere iritzia argi eta garbi adierazten du beti. Gu elkarrizketa hau egiteko berarekin egon gara.


Ihintza: Lau reality show-etan hartu duzu parte, zer da afizioa edo ofizioa?

A.P: “Ez, ba egia da afizioa dela oraingoz, ez dut hartu ofizio bezala baina nork daki, behar bada beste reality batetara joaten banaiz edo deitzen badidate jada pentsatuko nuke ofizioa izan litekeela.”

Ihintza: Zein arrazoik eraman zaitu telebista munduan sartzera?

A.P: “Hasieran kuriositate pixka batek eta esperientziak erakartzen ninduen, zeren egin nuen lehendabiziko realitya “Basetxea” izan zen eta etxetik ikusi eta esaten nuen: “nik ere ikusi nahi dut zer dagoen kameren atzetik eta zer bizitzen den”.

I: Zure bizitza pertsonalean eraginik izan al du telebistan parte hartzeak?

A.P: “Bai, eduki du noski, eta bere alde onak eta txarrak ditu. Bere alde onak, realityetan atera naizela eta orain “Gu ta Gutarrak”-en ari naizela lanean, irratian ere ari naiz. Eta txarrak, intimitate pixka bat galtzen duzula eta gainera, ez zara mundu guztiaren gustuko eta batzuetan badaude gauza batzuk mindu egiten zaituztenak, baina egia da telebistan sartzen garen guztiok badakigula horrelakoak gerta daitezkeela.”

I: Zein ikasketa dituzu eginak?

A.P: “Ikastolan ikasi nuen eta erizain laguntzailea izateko ikasten ere ibili nintzen.”

I: Zein afizio dituzu?

A.P: “Gehien bat lagunekin egotea gustatzen zait, baina kirola ere atsegin dut, kirol gehienak, eta hauek praktikatzea ere asko gustatzen zait, orain lesio txiki bat dut, baina bai, ahal dudanean saiatzen naiz. Musika ere atsegin dut.”

I: Telebista munduan dabilen jende gehienari aldeko ikusleak eta kontrakoak sortzen zaizkio, zer iritzi duzu horren inguruan? Maila pertsonalean eragiten al dizu?

A.P: “Lehenago esan dizuedan bezala, egia da badakigula hori horrela dela baina guk erabakitzen dugu telebistan sartzea eta badakigu denen gustuko ez garela izango. Beraz, batzuetan gustatzen zaigu entzuten duguna eta beste batzuetan ez, baina horrelaxe da.”

I: Zein izan da zuretzako realytirik gogorrena?

A.P: “Denak izan dira gogorrak niretzako, ez baitago reality bat erreza izan denik. Baina bat aukeratzearren, “El conquistador del fin del mundo”, beti esan izan dut. “Basetxea” ere gogorra izan zen baina “conquistadorreko” edizioa niretzako benetan gogorra izan zen, gainera “chiripá”(Patagoniako mendietan bizitzen den jendeak daraman jantzia) delako horrekin hotza pasa genuen, benetan gaizki.”

I: Zer sentitzen da reality bat irabaztean?

A.P: “Puf.... hori ezin da deskribatu, hori pasada bat da. Ez dakit zenbat gauza pasa zitzaizkidan burutik, pentsa, “El barco”-ko finalean “kofretxo” bat ireki behar zen eta nik giltza sartu eta ireki zenean, ezin dizuet deskribatu zer sentitu nuen, ikaragarria izan zen eta momentu horretan denak etorri zitzaizkidan burura, bai familia, bai lagunak, dena, zenbat kostatu zitzaidan horraino iristea. Poz handia sentitu nuen.”

I: Aukera emango balizueke, zein realytitan sartuko zinake? Zergatik?

A.P: “Konkistadorretik”etorri nintzenean “stop” esan nuen, reality gehiagorik ez nuela egingo. Baina egia da denbora pasatzen joan dela eta aukera emanez gero “Supervivientes”bat egingo nukela.”

I: Zein da gehien oroitzen duzun anekdota pasatako reality guztietatik?

A.P: “Asko ditut, baina “konkistadorrean” landare batek alergia eragin zidan eta oso oso gaizki pasa nuen, pentsatu nuen ezingo nuela jarraitu, gainera, lehen egunak ziren eta beldur asko pasa nuen. Ez dut sekula ahaztuko.”

I: Zein realytitan egin dituzu lagun gehien?

A.P: “Egia da denetan egin ditudala lagunak, gero telebistan beti ikusten da arazoak daudela, baina ez da horrela. Reality batekin gelditu behar badut “Basetxeko jendearekin geldituko nintzateke.”

I: Lehiakorra al zara?

A.P: “Oso, oso lehiakorra naiz. Reality batera joateko behar da izan lehiakorra, bestela, akabo, nire helburua beti irabaztea da. Gero posible da edo ez, lautik bakarra irabazi dut, baina beti lehiakorra izan behar da, helburua irabaztea baita ezta?”

I: “Gu Ta Gutarrak” saioan parte hartzen duzu, zer moduz esperientzia?

A.P: “Ederra, niri “Gu Ta Gutarrak” asko gustatzen zait eta gainera programa honetan ez nago lehiakide bezala, “kuxkuxera” bezala nago eta ezberdina da. Orain ez dut presio hori, ni lehiakideei pixka bat zirikatzeko nago eta kuxkuxeatzeko, oso oso polita da.”

I: “El Konkistadorren” “txurrurekin” izandako harreman gorabeheratsuaren ondorioz, pena eman al dizu “ Gu Ta Gutarrak” programatik bera joateak?

A.P: “Bai, ikusi zen eta egia da, oso gaizki hasi ginen, baina gero aldaketa bat ikusi nuen berarekin, berak nirekin bezalaxe. Hala ere, ezin dut esan lagun minak garenik, baina tira, azkenean “Gu Ta Gutarrak” programan pixka bat hurbiltzea lortu dugu, gure gorabeherak baztertuz. Azkenean, programa huts bat da, gu pertsonak gara eta ez gara epaitu behar bertan egiten dugunagatik.”

I: Zein funtzio du “ kuxkuxero” izateak?

A.P: “Kuxkuxero” izatearen funtzioa hitzak dioena da, guk, kasu honetan Nakor eta biok kuxkuxeatu egin behar dugu, lehiakideei zirikatu. Zeren askotan ez dute ezer esan nahi, eta guk jakin nahi dugu, azkenean telebistako programa bat da eta ezin dute hau ahaztu, ikusleei nahi dutena eman behar baitzaie.”

I: Ondo moldatzen al zara bertako kideekin?

A.P: “Ni bai, beraiek agian nirekin ez, nik zirikatu egiten ditudalako. Askotan lehiakideek ez dute hori ulertzen, berriz diot, telebista da. Ni ere askotan haserretu egiten naiz eta batzuetan hori ere pentsatu behar dut, beraientzat telebista bada niretzat ere badela, baina ez, nik beraiekin ez daukat inolako arazorik, ez baititut programaz kanpo ezagutzen.”


Espero dugu elkarrizketa honekin Amaia Puertas eta realityen mundua hobeto ezagutu izana.


Azalera itzuli