30. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola
  • hasiera
  • Albisteak
  • kontzertu-arrakastatsua-eskaini-du-tapia-eta-leturia-taldeak-kilometroen-alde

albisteakerreportaje nagusia

Kontzertu arrakastatsua eskaini du Tapia eta Leturia taldeak Kilometroen alde

irudia

Kontzertu arrakastatsua Kilometroak 15en alde


Larunbateko hotz, euri eta ilunak, Tapia eta Leturia taldearen trikiti, pandero, piano, kitar eta ahots ederrek berotu, goxatu eta argitu zituzten.


Hain zuzen ere, Usurbilgo Udarregi Ikastolaren alde burutzen ari den Kilometroak 2015en alde espresuki elkartu zen berriz ere taldea, Udarregi Ikastola garatzen ari den proiektuari bultzada emateko borondatez.
Tapia eta Leturiak saio bikaina eskaini zuten, Arkaitz Miner gitar jolea, Txus Aranburu piano-jolea eta, Amaia Oreja eta Kristina Solanoren ahots ederrak ere bidelagun izan zituztelarik. Beraien abesti ezagunenak entzuteko aukeraz gain, Tapia eta Leturia taldearen ibilbide luzearen berri izan genuen Josebaren hitzartzeen bidez.
Aipatzekoa ere, ikusleen harrera, Usurbilgo Sutegi Kultur Etxea txiki geratu baitzen. Lehen saioko sarrerak agorturik, azkenean, bigarren saio bat ere eman behar izan zuten egunean bertan. Tapia eta Leturia Taldearen eginahalak lortu du beraz Udarregi Ikastola eta Kilometroak 2015 jaia hauspotzea.


Azalera itzuli