30. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola
  • hasiera
  • Albisteak
  • gattunk-taldeko-neskak-lilatoian-parekidetasuna-aldarrikatuz

albisteakerreportaje nagusia

GATTUNK TALDEKO NESKAK LILATOIAN PAREKIDETASUNA ALDARRIKATUZ

irudia


Kilometroak15 Donostiako 26. Lilatoira heldu da, martxoaren 1ean, pasa den igandean. Goizeko 11:00etan Bulebarretik abiatu zen emakumeen lasterketa herrikoiaren abiapuntua, Gattunk gunea ere izan zen. Bulebarreko musika kioskoaren ondoan, urriaren 4an Usurbilen ospatuko den jaialdiaren aldeko materiala eskuratzeko aukera izan zuten; arropa, edota 60.000 euroko saria jokoan jarri duen “Gure Zozketa” ekimeneko errifak.

“Kilometroak ekimeneko helburu zehatzetako bat, parekidetasuna lantzea da. Lilatoia horretarako aitzakia ona zen”, adierazi dute Gattunk Lilatoia taldea osatzeaz arduratu direnek.
Lasterketa herrikoi honetan parte hartzeko auzo eta adin tarte ezberdinetako 40 bat emakumek eman zuten izena. Apuntatu zirenei, igandean goizeko 10:00etan banatu zitzaizkien lasterketarako Gattunk kamisetak. Eta bertan, kamisetak jasotzeaz gain, taldeko argazkia atera zuten. Herritarrak Lilatoiko partaideak animatzera ere joan ziren.


Azalera itzuli