30. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

ERREGINA KOPAKO FINALEAN ESTHER ARROJERIA IKASLE OHIA

irudia

Bera Bera eskubaloi taldeak Esther Arrojeriari kontratua berritu dio. Donostiako klubak etorkizuna finkatu nahi du 21 urte dituen jokalari honetan. Esther usurbildarra da eta Udarregi ikastolako ikasle ohia. Bera Beraren hitzetan etorkizuna duela dirudi.
Aurten Erregina Kopan parte hartu du, baina Bera Berak ezin izan du kopa eskuratu, eta finalean Rocasa nagusitu da (19-20). Talde donostiarrak luzapena behartu du, baina ezin izan du garaipena eskuratu.

Partida hasieran egon zen gakoa. 6-0 defentsak sendotasuna erakutsi du, baina erasoan ideiak ez zeuden garbi. Bera Berako Silvia Navarrori jaurtitzea ere kostatu zitzaion. Ia partida osoan, kanariarrak aurretik izan baziren ere, bukaeran berdinketa lortu zuten eta luzapena jokatu behar izan zuten.
Bi talde hauen arteko Erreginaren Kopako 5.finala zuten aurten, eta orain arte Bera Berak irabazi baldin baditu ere, aurtengo erreginaren Kopa Kanarietara joan da. Izan ere, 20-19 ko emaitzarekin bukatu zen partida Rocasaren alde. Hala ere, egindako lan guztiarengatik zorionak bi. taldeetako partaide guztiei


Azalera itzuli