3. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

EMANGO 40?

irudia

PAGA ESKEAN.

    Garai batean, gure gurasoak gaztetxoak zirenean adibidez, paga ez zen ematen, irabazi egin behar izaten zen lana gogor eginez. Gaur egun ordea, lan gutxiago eta arinagoa egiten da eta gainera dirua musu truk ematen dela iruditzen zaigu; adibidez, 10 urteko ume bati ematen dioten dirua lehen 20 urteko bati ematen zitzaion.

    Arrazoi hau dela eta Udarregi ikastolan inkesta bat pasatzea bururatu zaigu ikastolako DBH 2, 3 eta 4.mailako ikasleei.
   
    Ondorengo hauek dira ateratako emaitzak:
Ikusi dugu, ia ikasle guztiei, denei ez esate arren, paga ematen dietela. Hauetatik gehienei gurasoek eta aiton-amonek ematen diete paga, nahiz eta
osaba-izebengandik ere tarteka paga eskuratu. 
    
    Baten batek ere erantzun du anaiak edo arrebak ematen diola. Inkestatik ateratako emaitzek honako hau diote:
DBH 2.mailatik 4.maila bitarteko ikasleen %3ak 0-tik 5€ bitarteko dirua eskuratzen du egunero. Bada 15-20€  egunero jasotzen duenik ere. 

    Dirudienez, ikasleen gehiengoak astean diru kopururen bat jasotzen du norberak astean zehar kudeatu dezan. Ikasleen %41ak 0-10€ bitartean jasotzen du asteko. %19ak 10-20€  jasotzen du, %5ak 20-30€  jasotzen du eta %2ak 50€tik gora. 

    Ikasle batzuk, ordea, hilean behin jasotzen dute diru kopurua edo paga. 0-10€ artean %5ak. 10-20€  %6ak jasotzen dute. 20-50€  %13ak. Azkenik, 50-65€ arteko diru kantitatea %3ak jasotzen du.
Ikasle hauek inkestan erantzun dutenez, egunero %3ak jasotzen du paga edo diru kopururen bat, %68ak, berriz, astero. Hilero, %28ak, eta %1ak dio, behar dutenean eskatzen dutela eta eman egiten dietela.

    DBH 2, 3 eta 4ko ikasleetatik erdiek etxeko eginbeharretan lagunduz gero jasotzen dute paga eta beste erdiek eskatzearekin nahikoa dute paga eskuratzeko. Ikasle guzti hauetatik laurdenak baino gehiagok, gainera, nota onak atera eta dirua eskuratzen dutela diote.

    Eta, azkenik, gutxi batzuk aitortu dute gurasoei kendu egiten diotela.
Asko interesatzen zaigun atala da hurrengoa, alegia, 12-16 urte bitarteko gure ikastolako ikasleek zertan gastatzen duten dirua. Ulertzekoa da ikasleei pasatako inkestan erantzun bat baino gehiago ematea, baina orokorrean, batez ere gaztetxoenek, litxarkerietan gastatzen dute diru kopuru gehiena.

    Beste ikasle askok aurrezteko ohitura ere badute, baina aurreztutakoa arropa erosteko erabiltzen dute. Inkestan erantzundako ikasleen laurdenak garraioan paga zati bat gastatzen duela adierazi du.

    Ikasleen ia %20ak alkohola eta tabakoa kontsumitzen dirua gastatzen duela agertu du. %5ak sustantzia ilegalak erosten gastatzen dute eta %8ak beste gauza batzuetan; opariak, pintxoak, mobila, jokoak, zinea, …

    Inkestaren erantzunak kontuan hartuz gero, honako ondorioak atera ditzakegu: gaur egun nerabe gehienek ia egunero diru kopururen bat dute patrikan. Gurasoek ere garai batean baino diru gehiago darabilte esku artean.

    Ez dugu ahaztu behar, gaur egungo familiak askoz ere txikiagoak direla lehengoak baino; adibidez lehen 7 edo 8 seme-alaba edukitzen ziren, gaur egun 2 haur edukitzea da normalena. Gainera, gurasoek, lehen zuten bizimodua ez dute beren
seme- alabentzako nahi, beraiena baino oparoagoa izatea nahi dute. Horrez gain guraso eta seme-alaben arteko ika-mikak saihesteko, gurasoek dirua ematen diete seme-alabei.


Azalera itzuli