3. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

AGUR USABIAGA!

irudia


Mikel Usabiaga Sukia Udarregi ikastolako 60 urteko irakasle ohia da.
2008ko irailaren 29an utzi zuen irakaskuntza, eta lanean 40 urte egin ondoren, jubilatu egin da. Zaldibian jaioa da, Okobio baserrian, Lazkaomendi auzoan hain zuzen ere.

1968. urtean eman zituen bere irakaskuntzako lehen urratsak, Pasaiako Ciudad Laboral Don Boscon egin zituen lehen ikasketak, karrera ordea, Donostian. Bertan ingeniaritza teknikoa ikasi zuen, ondoren, 19-20 urterekin Usurbilgo La Salle ikastetxera etorri zen klaseak ematera. Garai hartan ikastetxe guztiak erdaldunak ziren, eta berak euskara irakasten zuen gau-eskolan. La Salle ikastetxearen ondoren Usurbilen, Udarregi patronatua sortu zen. Patronatu honetan euskaraz nahiz gazteleraz ematen ziren klaseak, ikastola bihurtu zen arte, eta bertan lan egin du gaur arte.

Udarregin matematika eta teknologiako klaseak eman izan ditu betidanik Mikelek. Hasieran Felix Aizpurua hasi zen teknologiako klaseak ematen, baina hau hil zenean, Mikelek jarraitu zuen gaur arte. Mikel ikasleen artean Usabiaga izenarekin da ezaguna, bere zorroztasun eta umoreagatik ikasleen artean irakasle onaren ospea hartu du. Sei anai-arrebetatik gazteena da Mikel. Bere familiak, berak bezala, irakaskuntzarekin lotura handia du. Bere emaztea, Pepi, irakaslea da, eta irakaskuntza unibertsitarioan dabilen seme bat dute. Mikelen anaiak ere urteetan grekerako klaseak eman izan ditu Lasarteko institutuan.
Bere emaztea eta bera, txiki-txikitatik ezagutzen ziren, beraien baserriak ondoan baitzeuden, Mikelek ez zuen urrutira joan behar izan emaztearen bila beraz.
Mikelek afizio ugari ditu, horietan nabarmenena mendizaletasuna da. Esan dugun bezala, Okobio baserrian jaioa da eta baserria Aralar mendikatearen magalean dago, beraz, Aralar oso gustuko du eta ondo baino hobeto ezagutzen du, txikitan ere han jolasten omen zuen.

Irailan egindako agurrean

Bertso mundua ere bere afizio handienetako bat da eta honekin batera kantagintza ere oso gustuko du. Adibide gisa bere erretiroko egunean egin zigun bertsoa da, ikusgarria, habanera doinuarekin. Hori ikusitakoan, DBH 3ko ikasleek, Udarregiko ikasle guztien izenean, berarentzat bertso bat egin genuen, bereari erantzunez, hau ere habanera doinuarekin.

(Mikelen bertsoa)

Ni ere izandua naiz,
gaztetxo bihurri alaia,
uste gabe etorri zait
jubilatzeko garaia.
berrogei urte inguru
zuen artean artzaia.
Agian izango nintzen
laguna edo etsaia.
2+2 beti ez da 4
hau da gaurko ikasgaia.
Arduratu osasunaz
egin lana,egin jaia.
Amets politak eginez
euskaraz mintzatzen saia.
Eta izan zoriontsu
horixe da nire nahia.


(DBH 3koen bertsoa)

Mikel zu izango zera
irakaslea betiko
teknologia eta mate
irakatsi duzu asko
hemendik zoaz jarrita
hainbat bikain eta nahiko
hementxe utzi dituzu
pozak,penak eta malko
ingurukoen artean
ospetsua zarelako
Ikasleok zu zaitugu
zaren bezala gustuko
ikastolatik bazoaz
ez zaitugu inoiz ahaztuko
beti gure bihotzean
zaitugula edukiko.


Bere zaletasunekin jarraituz, teknologia berriekin zer ikusia duen edozer oso gustukoa du: argazki kamera berriak etab. Sukaldaritza ere gogoko du, baina nahiago du jatea prestatzea baino. Edozein kirol du gogoko, baita perretxikoak biltzea ere. Azken sei urte hauetan, ez zuen Donostiako zinemaldiko pelikularik galduko seguruenik, oso gustuko baitu hau ere.
Bi instrumentu jotzen ditu: eskusoinua eta gitarra. Edozein jaialditan joko luke, azkenekoz 2008ko inauterietan jotzen ikusi genuen beste irakasleak dantzan ari ziren bitartean.

 


Azalera itzuli