erreportaje nagusia
Odolaren Mintzoa, lau kide gaztez osatutako musika taldea da: Luken Arkarazo (gitarra elektrikoa eta ahotsa), Beñat Txueka (gitarra elektrikoa), Joanes Txueka (bajua eta bigarren ahotsa) eta Jokin Irastorza (bateria). Batzuetan Jon Osak ere kantatzen du.
Rock musika jotzen dute, oraindik hasi berriak dira, urte bete inguru daramate beren taldearekin. 15-17 urte bitartean dituzte kide guztiek.
1. Nolatan elkartu zineten zuek laurok?
Orain dela bi urte, Usurbilgo festetako kontzertuetan, Jonmarekin hizketan hasi ginenean bururatu zitzaigun.
2. Noren ideia izan zen?
Jonmaren ideia izan zen batez ere, berak animatu gintuen taldea osatzera.
3. Zenbat instrumentu dakizkizue jotzen?
Joanesek bi (bajua eta pianoa), Jokinek bi (bateria eta gitarra), Lukenek bat (gitarra) eta Beñatek bat (gitarra).
4. Zer dela eta taldeari izen hori?
Izen bat behar genuen, krisian bait ginen eta Jokinen aitak eman zigun ideia, beraz esan dezakegu berak jarri ziola izena taldeari.
5. Zer sentitzen duzue oholtza gainean?
Denetik, zirrara gehien bat.
6. Noraino gustatuko litzaizueke iristea?
Ahal den urrutiena. Ja,ja,ja…
7. Ba al duzue asmorik zuen taldearen logotipoa ateratzeko?
Bai bai, logotipoak, kamisetak… Denetik baina lehenengo maketa.
8. Zer eskatzen diozue publikoari kontzertuetan?
Batez ere animatzea.
9. Zerk inspiratzen zaituzte kantak idazteko garaian?
Gauza askok, maitasunak, inguruko gertaerak, egoerak, gatazkak…
10. Non ikasi duzue musika munduan?
Lukenen etxeko bajeran: ja, ja, ja…
11. Zer eskatuko zenukete taldea hobetzeko?
Bafle handi batzuk batez ere.
12. Zein motatako kantuak dituzue gustukoen?
Denetik, pop komertziala izan ezik.
13. Cd-a ateratzea pentsatu al duzue?
Bai, neguan hasteko asmoa dugu grabaketa lanetan.
Gure aldetik zorte ona opa dizuegu, aupa mutilak, gora euskal musika !!!