erreportaje nagusia
HAUTSA BIZIKLETARI KENDU ETA…
HORI DA HORI BUELTA!
Irailak 22an, Usurbilen “Autorik gabeko eguna” ospatu zenez, Udarregi ikastolako D.B.H.-ko ikasleok, bizikleta hartuta buelta ederra eman genuen. 12:30-ak aldera kiroldegitik abiatu ginen. Lehenik, Txokoalde aldera joan ginen, ondoren, San Esteban aldera abiatu ginen Berritzako aldapatik barrena, hura zen hura aldapa!
Arratsaldean, berriz, 17:00tak inguruan, D.B.H. 4-ko ikasleak txokolatea bikaina banatu zuten Askatasuna plazan denon gusturako. Buruhandiak ere nagusitu ziren arratsalde hartan, han ibili ziren herriko txikienen atzetik korrika. Bukatzeko, kiroldegi aurreko oholtza izan zen lekuko, bi bizikleta zoragarri zozketatu baitzituzten txokolatea hartu zutenen artean.