29. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

BURUNDANGA

irudia


Burundanga landare batetik dator eta normalean, kriminalen munduan erabiltzen den droga da. Droga honek, pertsonen borondatea ezabatzen du eta pertsona hori erraz kontrola dezakezu drogaren menpean dagoenean. Edozer gauza egiten dute burundangaren menpe daudenek, baina eragina joatean ez dira ezertaz gogoratzen.

Burundanga edo eskopolamina, Hego Ameriketatik heldu da Europara. Gero eta gehiago ari da zabaltzen eta gero eta delitu gehiago ari dira gertatzen.
Droga honek eragina, garuneko zati zehatz batean soilik egiten du. Garuneko zati horrek pertsona hori ondo ibili arren, ezertaz ez oroitzea ahalbidetzen du.
Gaur egun, burundanga, Ekuador, Venezuela, Mexiko eta Kolonbian erabiltzen da gehien delituetarako. Eta azken urteotan argi nabaritzen ari da Europan nola egiten duen gora droga honen erabilpenak.
Eskopolaminak garuneko zati batera iritsi behar du eragina egiteko eta bertara iristeko modu asko daude:

Batetik, digeriketa aparatu bidez. Modu honen bidez, droga hau zuzenean bihotzera doa. Bertatik, gorputz guztira zabaltzen da. Digeriketa bidez hartzean, zuzeneko eragina izaten du. Bihotzera iritsi baino lehenago gibeletik pasatzen da eta horren ondorioz, pertsona horrek bere borondatea galtzen du.

Digeriketa aparatuaren barruan, lau modu ezberdin daude droga hartzeko; irensten, mingain azpian disolbatzen, zuzenean muki gastrikora eramaten eta supositorio bidez.

Gero, xiringa bidezko modua ere badago. Digeriketa bidez hartzean baino
azkarrago izaten du eragina. Besteak beste, neurri egokiak hartzen ez badira, droga hori hartzen dutenen artean, elkar kontagiatzeko arriskua dago.
Arnasketa bidezko modua ere badago. Mota honekin, droga airetik doa bronkioetaraino. Batzuetan, biriketara iristen da.

Azkenik, zuzenean odolera bidaltzeko modua ere badago. Modu honen bidez burundanga zuzenean odolera joaten da. Azalaren bidez garraiatzen da droga hau odolera.

Eragina, garuneko zati zehatz batera iristean bakarrik egiten du eta honek ahalbideratzen dio gorputzari itxuraz ondo ibiltzea nahiz eta ezertaz ez konturatu. Umeek 10 mg eta helduek 100 mg baino gehiago hartzen badituzte, heriotza ekar dezake.

Eskopolaminaren eraginen tratamenduarentzat egokiena, medikuarengana joatea da, medikuak emandako antibiotikoak hartu eta bestalde, C bitamina hartzea ere egokia da.

Besteak beste, esan dezakegu, droga hau, batez ere, delituetarako erabilia izan baldin bada ere, zenbait kasutan munduko herrialde desberdinetan adibidez, CIAren kontrol mentalerako proiektuak eskopolamina erabili izan du egiaren edabea balitz bezala, Txekoslovakiako polizia sekretua zenak ere atxilotuei informazioa ateratzeko erabili izan zuela bere garaian, elikagaien artean botata.
Gurean ere izan da antzeko kasurik. Nabarmenena, Xabier Kalparsororen heriotzarekin lotutakoa da. Duela hogei urtekoa da kontua, 1993koa. Euskarazko wikipediak dio Españako poliziek burundanga eta beste zenbait droga eman zizkiotela eta 23 egunez gutxi gorabehera burua erabat galduta eduki zutela. Ondoren, askatu egin zuten baina poliziak ondo-ondotik jarraitzen zuten. Xabierrek ertzaintza salatu zuen esaten zuelako ertzainek erabili egin zutela, hau da, ziurrenik galdeketa bat egin ziotela droga eman ondoren informazioa ateratzeko. Baina, mutila drogaren eragina pasa ondoren ez zen ezertaz gogoratzen.


Azalera itzuli