29. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

TEKNOLOGIAREN ERAGINEZ JENDEA GUTXIAGO ERLAZIONATZEN DA

irudia

Gure aiton-amonen garaian,festak bestelakoak ziren. Erromeriak oso ohikoak ziren festetan, esate baterako, Zarautzen, San Pelaiotik erdiguneraino joaten ziren trikitixa joaz kalejiran. Bestalde, ez zituzten jostailu asko. “Sokasaltoa, puxtarriak edo baloiren bat, ez genituen jostailu asko.” Beraz, sokasaltoan, puxtarrietan, kurkuluxetan, korrika, eskujolasetan eta eurek asmatutako beste hainbat jolasetan ibiltzen ziren.
Eskolak berriz, publikoak ziren eta gaztelaniaz ikasten zuten. Gehienek, 14 urte inguru arte ikasten zuten, nahiz eta askok ikasteko aukerarik ez izan.

Gure amonek diotenez, eskulanak oso ugariak ziren, adibidez, bordatu, “gantxiloa”, josi, mantelak egin, etab.

Herriko ohiturak edo tradizioak, erlijioari lotuta zeuden gehienetan, ondorioz, Aste Santua eta beste hainbat festek pisu handia zuten. Hala ere, aipatzekoak dira herrian bertan egiten ziren festak, adibidez erromeriak edo herri kirolei loturikoak.

Etxean jaten ziren elikagaiek ez dute zerikusirik gaur egun jaten ditugun elikagaiekin. Baserritarrek, baratzeko barazkiak edo ganaduak emandako elikagaiak jaten zituzten. Ohikoak ziren dilistak, indabak, barazkiak etab. Haragia aldiz gutxitan jaten zuten. “Txitxirioak igandetan jaten genituen sari moduan”, dio aitonak.
Asko baserrian hasi ziren lanean, familiari lagunduz .Beste ohiko lan bat umeak zaintzea zen, hala eta guztiz ere gure aiton-amonek beste lan batzuk ere egin zituzten. Hala nola, zerbitzari lanetan, gozotegi fabrika batean, edota Michelinen (Industrian) . Gehienak gaztetatik hasi ziren lanean, esate baterako, 14 edo 16 urterekin, gehienetan 6 edo 8 ordu nahiz eta batzuetan 12 ordu lan egin. Baserrian berriz, lehenago asten ziren lanean, askok goiz goizetik ilundu arte egiten zuten lan.

Lan asko eginda ere, ez zuten diru askorik irabazten. Ondorioz, oso gutxitan erosten zituzten arropak, jostailuak etab. Behar beharrezkoa zutenean edo okasio berezietan adibidez, errege egunean erosten zituzten. Hau da, urtean bitan edo.

“Gure garaian errepresio handia zegoen diktaduraren ondorioz. Garai hartatik hona, politikak aurrerakuntza handia egin duela esan genezake, gaur egun nolabaiteko demokrazia baitago, nahiz eta ez izan guztiz demokratikoa.” Diote aitona-amonek.

Garai batean ez zeuden gaur egungo eraikuntzak eta etxeak, baserriak eta palazioak ziren ugarienak.
“Herria lasaia eta baketsua zen, ez zegoen elkarren arteko mesfidantza” diote.
Herrian ez zegoen garraio publikorik, ez autobusak, ez taxiak...Trena ordea bazegoen herri batetik bestera joan ahal izateko.
Sendagilea ere bazegoen, ezinbestekoa baita, baina ez zegoen kultur jarduerarik.

Mutilek eta neskek eginkizun ezberdinak zituzten. Neskak etxeko-lanez arduratzen ziren, garbiketa, josi etab. Gizonak berriz, baserriko lanetaz arduratzen ziren; abereetaz, baratzaz, etxera egurra ekartzeaz etab. “Nire anaiak palaziotara mandatuak eramateaz ere arduratzen ziren.”

Gizarteari dagokionez politikan eta teknologiaren aurrerakuntzan gizartea asko hobetu dela uste dute denek. Hala ere, elkarren arteko harremanak okertu egin direla uste dute, lehen konfiantza gehiago baitzegoen. Teknologiaren erabilpen desegokiak gazteen arteko harremanak ahultzen dituztela diote. Azkenik gaur egun aberatsak geroz eta aberatsagoak direla eta pobreak geroz eta pobreagoak direla baieztatzen dute.
Erabiltzen zuten garraioa bizikleta zen, baina sarritan oinez joaten ziren leku batetik bestera.
“Eskolan paretari begira, besoak zabalik eta eskuetan liburu pisutsuak ipiniz zigortzen gintuzten” diote.
Etxean edukitzen zituzten zigor batzuk hauek ziren, eskobaren kirtenarekin jo, oinetakoarekin jo, etab.
Lehen neska laguna edo mutil laguna gaur egun baino beranduago izaten zuten dudarik gabe. Esate baterako, gure aitona-amonek 17 urtetik 23 urte bitartean eduki zuten lehen neska laguna edo mutil laguna.
Etxean, gaur egun baino kide gehiago bizi ziren. Anai-arreba ugari ziren, gure aitona-amonen kasuan, 5 edo 6 anai-arreba ziren.
“Gure baserrian 15 kide izatera iritsi ginen” dio amonak.

Ondorioz, etxean eginkizun ugari egin behar izaten ziren, anai arrebak zaindu, etxeko lanak egin etab.

“Denetik egin behar izaten nuen etxean, etxeko eginkizun gehienak” dio amonak.

Teknologia berriei dagokienez, abantaila handiak direla deritzote, beti ere erabilera egokia emanez gero, “ egungo teknologia berriak, sinistu ezinezko gauzak dira, sorginkeriak dirudite.”
Gehienek ez dute inoiz mugikorrik eduki, eta edukiz gero, duela urte pare batetik gehienez.
Mugikorren antzera, gehienek ez dute aste saririk izan, eduki badute berriz, 17 urterekin eta 5 pezeta soilik, (gaur egungo 2 zentimo) izaten zen, baina garai hartan, zinera joateak 5 pezeta balio zituen.

Gaur egun ez bezala, garai batean, ez zuten gaur egungo askatasuna gurasoen aldetik eta ez ziren gauetan ateratzen, gurasoekin ez bazen behintzat.

Euren garaitik faltan gehien botatzen dutena, lagunak dira.
“Gure garaian, lagunen arteko harremana oso estua zen, esan genezake lagunak anai arrebak bezala zirela”

Iritzi ezberdinak dituzte garai gogokoenari dagokionez. Batek gaztetan lagunekin ederki pasatzen zuela eta gustura bizi zela dio. Besteek aldiz, nahiago dute gaur egungoa, bizitzeko baldintzak egokiak direlako. Hala eta guztiz ere, gaztetan zeukatenarekin zoriontsuak zirela baieztatzen dute, zalantzarik gabe.

Galdeketa honen ostean, hausnarketa bat egin ondoren, ondorio batera iritsi gara.
Gaur egungo gazteak erosotasun osoz bizi gara eta ez gara ohartzen ditugun gauza guztietaz, daukaguna gehiago baloratu beharko genuke.
Gainera, teknologiari erabilera egokia ematen ikasi behar dugu eta inguruan ditugun pertsonekin harremanak gehiago estutu.
Laburbilduz, bi garaiek dituzte alde onak eta txarrak.
Gure aiton-amonei esker asko ikasi dugu eta gure jarrerei buruz hausnartu.


Azalera itzuli