29. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

TXAKURRAK ETA KORRIKA EGITEA GUSTOKO DITUT

irudia

Pablo Perez Usurbildarra da, Udarregi ikastolan ikasten duen ikaslea da, DBH4. mailan dabil, Pablo txakurkrosean ibiltzen zen orain dela gutxi arte eta berak txakurkrosaren inguruan duen ikuspuntua ezagutzeko asmoz elkarrizketa bat egin diogu. Hala ere, berarekin solasean hasi aurretik hona hemen txakurkrosaren inguruko informazioa.

Txakurkrosak Alaskan du jatorria. 1925. urterako elur gainean egiten zen, jabea lera baten gainean eramanez. 1965 ean egin zen era honetako lehen lasterketa Suizan. Bertatik segituan zabaldu zen beste herrialdetara, horietako bat Espainia. Pixkanaka Europa osora eta mundu mailara zabaltzen joan da.

Txakurkrosa txakur bati lotuta egiten den kros lasterketa da, bereziki neguan praktikatzen dena. Mushing delakoaren modalitateetako bat da. Normalean lurzoru gainean egiten da baina batzutan elur gainean lehiatzen da.

Orokorrean 5 eta 10 kilometro artean izaten dituzte txakurkros lasterketek. Lasterketa gehienak egun bateko probak izaten dira, baina badaude gutxi batzuk etapa ezberdinetan lehiatzen direnak.

Lasterketa hauek erabat lauak izan daitezke edo menditusak eta teknika handikoak.

Euskal Herrian batez ere bigarren motako lasterketak egiten dira bertako orografiarengatik. Europa mailan zaletasun handia duen kirola da eta Euskal Herrian geroz eta ezagunagoa da.

2008 urtean izan zen Euskal Herrian lehiatu zen aurrenengo lasterketa, Errenteriako txakurkrosa. Geroztik kirol hau asko nabarmendu da. Gaur egun Gipuzkoan 6 lasterketa daude eta hauek Gipuzkoako txakurkros liga osatzen dute. Bizkaian beste bi proba lehiatzen dira. Nafarroan ere txakurkros lasterketa bat antolatzen da.

Txakurkros taldeei dagokionez, Gipuzkoan 4 txakurkros maila daude. Junior, senior, 40 urte edo gehiago eta 50 urte edo gehiago.

Ihintza: Zer da txakurkrosa?

Pablo: ”Txakurrarekin egiten den krosa. Gidaria txakurra da eta jabearen gerritik lotuta doa arnesaren bidez.”

Ihintza: Betidanik ezagutzen al duzu kirol hau?

Pablo: ”Ez, orain dela bi urte hitz egin zidaten kirol honen inguruan.”

I: Zerk bultzatu zintuen kirol hori egitera?

P: ”Nire lehengusuak, berak egiten zuelako eta horrez gain korri egitea eta txakurrak atsegin ditudalako.”

I: Zein lekutan egiten dira lasterketa berezi hauek?

P: ”Gehienetan mendian egiten dira, herritik hasi eta mendira igotzen dira, salbuespen batzuk badaude adibidez elurretan egiten den txakurkrosa.”

I: Zer distantzia izaten dute?

P: ”6­12­km inguruko lasterketa izaten da gehienetan.”

I: Zer sari daude irabazleentzat?

P: ”Normalen txakur janaria, gozokiak, txakurrarekin jolasteko pelotak...”

I: Zenbat pertsonek hartu dezakete parte lasterketa batean?

P: ”Euskal Herrian 100 pertsona inguruk hartzen dute parte, kanpora joanez gero ordea 300 inguruk.”

I: Noizbait irabazi al duzu?

P: ”Bai irabazi dut, Uliako lasterketan izan nintzen garaile 2012.urtean.”

I: Zer sentitu zenuen?

P: ”Ondo, pozik sentitu nintzen.”

I: Zer arrazako txakurra duzu?

P: ”Yorkshire terrier txakurrarekin, Gordon­ekin, ibili izan naiz.”

I: Txakurrak istripurik izan al du noizbait?

P: ”Bai, izan zuen. Korrika ari zela suge bat ikusi eta ahoarekin hartuz jaurti egin zuen horrela hiru aldiz, zoritxarrez hirugarrenean hozka egin zion.”

I: Zer sentitu zenuen?

P: ”Beldurra, hiltzeko arriskua baitzuen.”

I: Zergatik utzi zenuen txakurkrosa?

P: ”Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren Euskadi mailan maila altua dagoelako eta irabazle izateko aukera gutxi ikusten nituelako.”

Beraz, hau guztia esan ondoren, txakurrak eta korri egitea atsegin badituzue, txakurkrosa egiteko aukera daukazue gaur egun Euskal Herrian ere probintzia mailako txapelketak antolatzen baitira.


Txakur krosen inguruko informazio gehiago HEMEN.


Azalera itzuli