29. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

SANTA AGEDA

irudia

Santa Ageda bezpera dugu otsailaren 4a
Otsailaren 5ean ospatzen du Eliza Katolikoak Santa Ageda eguna. Euskal Herriko leku gehienetan, herri-tradizioz, bezperan hasten da jaiaren ospakizuna, hau da, otsailaren 4ko iluntze aldera.

Ikasleen eskea, Usurbilen

Otsailaren 4an ere usadio zaharrak berritzera irtengo dira Udarregi Ikastolako ikasle eta irakasleak. Santa Ageda bezperan, baserritar jantziekin eta makilak eskutan abesten ikusiko ditugu herri erdigunean barrena, HH, LH eta DBHkoak. Bakoitzak bere ibilbidea osatuko du, 14:45-16:30 artean. HH eta LHkoek, arratsaldeko 16:00ak aldera frontoian amaituko dute kalejira.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO KLIKATU HEMEN


Azalera itzuli