29. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

KILOMETROAK 2015

irudia

Kilometroak 2015 hurbiltzen ari da eta dagoeneko herritarrak hasi gara lanean.

Joan den larunbatean, hilak 29, aurkezpena egin zen Usurbilgo Oiardo kiroldegian. Jendeari asko gustatu zitzaion emanaldia, eta arrakasta handia eduki zuen.
Bertan herritar askok hartu zuten parte, besteak beste, ikastolako ikasleak, herriko abesbatzak, dantza taldeak…

Egun horretan plazaratu zen logo berria, gattunk, logoak txalapartaren irudia du, eta Artze anaiak dira protagonistak instrumentu hau berpizteagatik, eta txalapartaren makilak ttakun izena dutelako eman zaio izen hori logoari. Arropak ere estreinatu ziren, dantza taldeak eskaini zuen emanaldiarekin.

Hurrengo egunean dendaren irekieraren inaugurazioa izan zen. Arrakastatsua hau ere eta egun guztian zehar egon zen irekita.
Hauek dira dendaren ordutegiak: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan, berriz, 10:30etik 13:00era. Astelehen goizak itxita.

Anima zaitez, herrira hurbildu eta ikastolaren alde egin zure metroa!!!


Azalera itzuli