28. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

MEDIKUA? EZ. IRAKASLEA? EZ. DENDARIA? EZ. YOUTUBERRA NAIZ.

irudia

YouTuberrak eurek sortutako bideoak YouTubeko kanal batean publikatuz jarraitzaileak ez ezik dirua ere irabazten duten pertsonak dira.
Bideo hauek, gehienetan, bideo-jokoei buruzko parodiak izaten dira, baina baita tutorialak eta aholkuak ematen dituztenak ere.
Hasieran, bideo gutxi batzuk soilik igotzen dituzte entretenimendu gisa, baina jarraitzaile ugari dituztela ohartzean, euren kanal propioak sortzen eta bideoak maizago igotzen hasten dira. Azkenerako, pertsona orok kontratu bat sinatzen dute. Kontratu horren bitartez, kontratuan ezarritako maiztasunaren arabera YouTubera bideoak igotzean, dirua irabazten dute.
Espainian, hurrenez hurren, mila bisitaldi bakoitzeko euro bat irabazten dute. Gutxi iruditzen al zaizu?
Honela esanda diru gutxi dela ematen du, baina pentsa bideo batek milioi bat bisita edo gehiago dituenean. Hori dela eta, batzuek milioiak irabazten dituzte, nahiz eta hauek gutxiengoak izan. Beste batzuek aldiz, geroz eta gehiago irabazten dute igotzen dituzten bideo kopurua handitzen dutelako; hilero 900 eta 5.000 euroren artean irabaztera iristen dira.
Gaur egungo gazte askorentzat YouTube da euren bizitzako eremu garrantzitsuenetako bat. Hala nola, plataforma honek 1.000 milioi baina jarraitzaile gehiago erakartzen ditu hilabetero. Pertsona hauek, 6.000 milioi ordu pasatzen dituzte bataz beste hilabetero YouTubeko bideoak ikusten.
Espainian jada hogeita hamar bat YouTuber daude ia profesionalak direnak, eta dozenaka profesional izateko itxaroten.
Horietatik aipagarrienetako bat Jesús Casabón edo gehienek ezagutzen duten bezala TiparracoSA da. Estatu espainiarreko txantxa eta kamara ezkutuen kanalik handiena du. Bere hitzetan, YouTuber izateak bizitzeko adina ematen du, baina ez dira jendeak uste dituen dirutzak irabazten. Bestalde, YouTuben bakarrik pentsatzen duela aitortzen du. Lanbidez YouTuber izatearen ezaugarri nagusia obsesioa baita, hain zuzen ere.
David Calvok (Celopan) berriz, ez duela etorkizunean gehiegi pentsatzen aitortzen du. Hala nola, 18 urte bete berri dituelarik, bere publizitateko ikasketak alde batera utzi eta “gameplayak” igotzen dituen kanala sortu du. Dagoeneko 500.000 harpidetu baino gehiago eta 8 milioi bisitaldi ditu.
Hauek dira YouTuber famatuenetako batzuk:
“El Rubiusek” hau da Ruben Doblas Gurdensenek 8.000.000 harpidetu baina gehiago ditu. Eta gutxi gora behera bideo guztiak batuz 180 milioi bisita baino gehiago izan ditu. Bataz beste 500 euro irabazten ditu egunean. Normalean jokoen bideoak igotzen ditu baina baita komediazkoak ere. Momentu honetan espainian diru gehien irabazten duen yotuberra izan daiteke.
“Willyrex-ek” hau da, Guillermo Diazek, momentu onetan 5.000.000 harpidetu baino gehiago ditu. Jokoak bakarrik igotzen ditu eta 310 euro baino gehiago lortzen ditu egunean.
“Sara12031986” harpidetu gehien dituen neska YouTuberra da. Hurrenez hurren 100 euro irabazten ditu egunean.
“Secretos de chicas” hau da, Patry Jordanek, moda munduko aholkuak eta proposamenak ematen ditu.
“Hola soy German” hau da, German Alejandro Garmendia Aranisek, eguneroko bizitzan gertatzen diren gauzak gaitzat hartuz sortzen ditu bere bideoak. 19 miloi harpidetu baino gehiago ditu eta 1.000 euro baino gehiago irabazten ditu egunean. Gaur egun, 404 milioi bisita baina gehiago ditu.
Gure iritziz YouTuberrek bizitzeko adina diru irabazi dezakete, baina ez da beti dirudien bezain erraza izaten YouTuber profesionala izatea. Bestalde, YouTuberren moda berri honek gazteen artean arrakasta handia lortu duela dirudi. Hala ere, zenbaitetan gazteentzat menpekotasuna (adikzioa) sortzen duela uste dugu.

EL RUBIUS BIDEOA
El rubius:maneras de molestar a tu compañero de piso
El rubius:maneras de molestar a tu compañero de piso

WILLYREXEN BIDEOAK:
HEMEN
HEMEN
Willyrex:#ApocalipsisMinecraft (Animación) #1

MINECRAFT BIDEOA
Sara12031986: “Mi casa es segura” (Minecraft)

SECRETOS DE CHICAS
“Secretos de chicas”:  Peinados fáciles con trenzas para cada día

HOLA SOY GERMAN
“Hola soy German”: Los hermanos
Vegetta: Especial 777.777 en planeta Vegetta: La gran venganza


Azalera itzuli