28. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

“APUR BAT NEKETSUA IZAN ARREN, EDERKI PASA GENUEN”

irudia


Irailaren 24ean, asteazkena, DBH1-eko ikasleak Aralarrera joan ziren egun pasa, hain zuzen ere, Ttutturre mendira. Talde berriarekin joan ziren, dakizuen bezala DBH1-ean taldeak aldatu egiten baitituzte, eta elkarren arteko harremanak estutzeko eta hobetzeko egin ohi da irteera hau. Bestalde, tutore berriak ezagutzeko ere egokia izaten da irteeraren bat egitea.
Ikasle baten hitzetan, “Oso ondo pasa genuen, esperientzia polita eta aldi berean berria izan da. Pixka bat zaila egin zitzaigun tutore berriekin batera hainbeste denbora igarotzea. Baina hala ere, apur bat neketsua izan arren, ederki pasa genuen”.
Mendiaren tontorrean zegoen perretxiko formako postontzian bertso batzuk utzi zituzten, mendizaleen tradizioa jarraituz. Egun batzuk geroago, Getxoko hiru emakumeek bertsoak ikastolara bidali zituzten bueltan.


argazkiak ikusi

Argazki bilduma