28. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

EKI PROIEKTUA

irudia

EKI izenaren siglek “Euskal Curriculuma, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaz” esan nahi dute. Konpetentzietan oinarrituta egotea, ez ezagutzaz betea egotea da. Hau da, bizitzaren egoera baten aurrean gai izatea egoera horri aurre egiteko. Talde lanean asko oinarritzen den metodologia material berri bat da, Elkar Euskal Kurrikulumak garatua.

Zehaztapen mailara etorrita, lehenengo mailan Oinarrizko eta Derrigorrezko Hezkuntza osorako ikaslearen irteera-profil orokorra definitzen da; bigarren mailan arloari lotutako ikaslearen irteera-profil espezifikoa definitzen da; amaitzeko, hirugarren mailan, ikasturte bakoitzerako gelan aplikatzeko unitate didaktikoak proposatzen dira. Hau guztia  Ikasmaterialen markoa izeneko aterpe teorikoaren baitan jasota dugu. Hori da gelaratzeko ekoizten ditugun materialen abiapuntua. EKI proiektuak lau osagai kurrikulum ditu: konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da; euskal kultur ibilbidean eta kurrikulum ofizialetan oinarritzen da; ikas arlo guztietan prozedura sistematizatuak errazten dira, ikasten eta egiten jakiteko; eta euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egin da.

DBH1erako prestatutako proiektuaren barruan sei arlo jorratzen dira:
- Euskara eta Literatura
- Lengua Castellana y Literatura
- Ingelesa
- Matematika
- Gizarte Zientziak
- Natur Zientziak.

Ikasleek, haur hezkuntzan Urtxintxa proiektua lantzen dute. Ondoren, lehen hezkuntzan Txanela proiektua ematen da eta azkenik DBHn EKI proiketua.

Udarregi ikastolako irakasle batzuekin EKI proiektuaren inguruan hitz egin ostean, ateratako informazioa hauxe izan da:

Zailtasunak ikasterako garaian sortzen dira. Proiektu berri batera ohitu arte gertatzen dena alegia. Formakuntza handia jasotzen dute irakasleek. 2 hilabetetik behin joaten dira mintegietaera. Batetik arloa dago eta bestetik IKT-ak, ordenagailuz egiten diren jarduerak dira. Proiektu honetan, irakasleek dute garrantzia, irakasleak bideratzaileak dira. Bi euskarritan aurkezten da EKI proiektuaren materiala, paperean eta digitalean. Era berean, EKIgunea web orrialdea garatu da, euskarri digitalak biltzen dituen txokoa. Bi euskarriak ez dira banaka aurkezten, elkarren osagarri gisa baizik, ikasleek IKTren konpetentzietan eta ezagutzan sakon dezaten. Irakasle batzuek, uztailean ikastaroak jaso zituzten. EKIren ondorio nagusietako bat, ikastola baliabide teknologikoz hornitu behar dela da. IKTren barnean, Drive dago, adituek sortua. Zalantzak sortzean mintegietara joaten dira zalantzak argitzera edo zure iritzia ematera.
Irakasleen iritziz, proiektuaren aldaketa hobera izan da. Gaur egungo gizarterako prestatzen ari direlako ikasleak.
EKI proiektuak ere Ostadar edukia asko jarraitzen du.
Irakasleek, ikasleak motibatuta ikusten dituzte.
Hasiera batean zailtasun gehiago ditu Ostadar proiektua baino, baina azken finean trebezia handia hartzen da.
Galdetutako irakasleek EKI proiektua nahiago dutela esan dute. Aurrerapenen alde egin behar dela eta Ostadar zaharkitua geratu dela dagoeneko.

Udarregi ikastolako DBH2. mailan 45 ikasle daude, bertatik 10 hartu ditugu hau da, ikasleen %22 eta inkesta bat pasa diegu. Maila guztietako ikasleak hartu ditugu erantzunak ezberdinak izateko. Inkestaren erantzunak hauek izan dira:

Galdetutako ikasleen %80-ak ondo moldatzen direla EKI proiektuarekin erantzun du. %20-ak berriz “besterik gabe” diote. Guztiek esan dute ez dutela zailtasunik sumatu. Lehen egiten zutenarekin alderatuz gauza antzeko asko daudela. Lan asko IKT bidez egiten direnez gelan ulertzen ez dena etxean berriro ere bideoa ikusiz ulertzeko aukera dago.

EKI proiektuaren alde txarrak jarduera bakar bat egiteko jarduera fitxak, liburua eta koadernoa eraman behar dira, horrek motxilan pisu asko edukitzea suposatzen duela esan digute. Baita ere, noizbait ordenagailuak arazoren bat izanez gero ezin dela ezer egin, askotan jarduera fitxetan ez delako ezer azaltzen. Gainera, %10- ak dio jarduera asko daudela helburu berari buruz. Ikasleen %70- ak nahiago ditu lanak ordenagailuz egin, lanak Drive-en gordetzen direnez etxeko ordenagailua ireki eta bertan agertzen direlako lanak. %20-ak berriz nahiago ditu lanak paperean egin, ordenagailuak pizten eta itzaltzen denbora galtzen delako eta paperean azkarrago egiten dituztelako lanak. % 10- ak bakarrik esan du berdin zaiola non egin lanak bietan jarduerak ondo azalduta datozelako. Txanelatik EKI-ra ea aldaketa handia sumatu duten galdetzean %80-ak baiezkoa erantzun du, lanak egiteko era asko aldatzen delako, Txanelan dena paperean egiten zen orain ordea Ekigunea orrian sartu eta ia dena bertan egiten da. %20-ak aldiz ezezkoa.


Guzti hau kontutan hartuta eta batez ere ikasleen iritzia entzun ondoren esan dezakegu nabaria dela ikastolak zuzen jokatu duela EKI proiektua jartzeko garaian. Ematen duenez ikasleak gustura daude eta ondo moldatzen dira. Sistema ere gustuko dute erdiak baina gehiagok nahiago dituztelako lanak ordenagailuz egin.

Informazio gehiago HEMEN


Azalera itzuli