28. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ARRAKASTA ALA ARRASTAKA?

irudia


Arazorik handiena pistaren kontua da, hau da, leku gutxi dagoela horrenbeste jokalari ordu berean eta toki berean elkartzen garenean; ostiral arratsaldetan, 5 talde elkartzen gara pista berean entrenatzen, hau da, 70 jokalari, eta ez dugu lekurik izaten lasai entrenatzeko.

Usurbilgo Eskubaloi Elkarteko klubean 200 bat bazkide daude. Edozein klubetan bezala, bazkide izateak zenbait abantaila ditu; adibidez, lehenengo nazionaleko partiduetara doan sartzea. Aurtengo denboraldirako bazkideez gain 250 jokalari inguru ditu klubak; 140 neska eta 110 mutil gutxi gora behera.

Gure ikuspuntutik, jokalari garenez, beraz klubeko partaide garenon ikuspuntutik, zenbait arazo sumatzen ditugu entrenatzeko garaian. Gure ustez ordutegiak ez daude ondo moldatuta, ostiraletan 18:30etan 5 talde elkartzen garelako, hau da, 70 jokalari inguru, batera entrenatzen. Ordutegien antolaketa modua aldatzeko aukera badagoela esaten digute klubeko antolatzaileek, baina kiroldegian eskubaloia bakarrik lantzen ez denez, ezin da ezer aldatu.

Bestetik, arazo horri aurre egiteko beste eskubaloiko pista bat egiteko asmoa dute, baina ez dago klubaren esku Usurbilgo Udalaren esku baizik. Beste eskubaloiko pista bat egiteaz aparte, Usurbilgo tren geltokiaren ondoan edota Ingemar fabrikaren ondoan dauden pabiloietako bat alokatzeko ideia ere izan zuten, baina ez dakigu zer egin behar duten, ez gaude seguru alokatuko duten ala ez.

Orain, lehenengo nazionaleko jokalarien partiduak ikustera joaten direnen arazoa, 5€-ko sarrera ordaindu behar dela da, umeek (16 urtetik beherakoek) eta klubeko bazkideek ordea doan dute sarrera. Hala ere, jende dezente joaten da partiduak ikustera eta horregatik sarrera jartzearen ideia ondo atera zaio klubari. Baina ez da klubaren asmoa sarrera kobratzea, bazkide gehiago lortzea baizik. Klubeko bazkide izateak urtean 30€ tako kuota bat ordaintzea besterik ez du suposatzen.

Usurbil K.E-ko senior mutilak, lehengo urtean igoera fasea izan zuten eta garaipena beraiena izan zen. Orain horren ondorioz, klubak diru gehiago lortu behar du urrutira bidaiatu behar dutelako eta arbitroak oso garestiak direlako. Igoera fasean arrakasta izan arren, Usurbilgo eta Galiziako taldeen artean, “itun” bat egin zuten, horrela, bi taldeak igotzen ziren 1.go nazionalera. Bi taldeak igo ziren baina Usurbil K.E-ko entrenatzaileak eta klubeko beste zenbait antolatzaileek, Madrilera joan behar izan zuten Españako Eskubaloiko Federazioarekin eta Galiziako eta Oviedoko taldeekin hitz egitera. Adostasun batera iritsi ziren azkenean, hau da, hiru taldeak igoko zirela 1.go nazionalera.

Senior neskak ere, igoera fase bat jolastu zuten eta hauek ere garaipena lortu zuten. Baina klubak ez zuen senior mutil zein nesken gastuak ordaintzeko adina diru beraz, mutilena bakarrik ordaindu zuten neskek urrutiago joan behar izango zutelako partiduak jolastera eta azkenean nesken kostua handiagoa zelako. Gainera, neskek ez dute taldea osatzen, hau da, jubenil nesken laguntza behar dute partiduak jolastu ahal izateko, beraz, jokalari kopuruz justu dabiltza.

Guzti honekin ondorioztatu dezakegu Usurbilen eskubaloiak arrakasta handia izan arren konpondu beharreko arazo ugari dituela.


Azalera itzuli