28. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

“JENDEAK GOGOA ETA INTENTZIOA JARRIZ GERO DENA BIKAIN ATERAKO DA”

irudia


Eñaut Lasartek 24 urte ditu. Udarregi Ikastolan ikasi zuen DBH 4.maila arte. Ondoren Zarautzeko Oteiza institutura joan zen. Batxilergoa bukatu ondoren, Mondragon Unibertsitatera joan zen, Ingeniaritza industriala ikastera, bertan urte bat igaro zuen eta ondoren beste urtebeterako Nantesera ( Bretainia ) joan zen. 2015ean Kilometroak Usurbilen ospatuko da eta bera Kilometroak-en koordinatzailea denez pixka bat gehiago informatuta egoteko berari elkarrizketa bat egin diogu.


Ihintza : Zertan datza zure lana?
Eñaut Lasarte : “Kilometroak antolatzeko prozesuan ekimen guztiak antolatzean datza”.

Ihintza: Nolatan sartu zinen koordinatzaile bezala?
Eñaut Lasarte : “Egun batean dei bat jaso nuen, koordinatzaile izateko aukera emanez. Pentsatuz esperientzia polit bat izango zela, onartzea erabaki nuen eskaintza”.

I: Zenbat talde eta azpitalde daude KMK eguna antolatzeko?
E.L : “ 15 azpitalde daude KMK eguna antolatzeko eta 15 talde, hauek egunean bertan ere parte hartuko dute”.





I: Zein da logotipoa? Eta leloa? Noiz ezagutuko ditugu?
E.L. : “Hori oraindik ezin da jakin, azaroaren 29an egingo den aurkezpen ekimenean azalduko da. Baina esan dezakedan gauza bakarra da oso polita dela”.

I: Abestirik konposatu al duzue? Nork?
E.L : “ Bai, baina oraindik ez dago bukatuta, prozesuan daude oraindik. Abestia otsaila hasieran egingo da publiko”.

I: Gutxi gora behera, ibilbidea pentsatu al duzue? Zenbat kilometro izango ditu? Zein auzotatik pasako da? Zenbat gune izango ditu?
E.L : “Orain hasi dira ibilbidea pentsatzen, oraindik ez dakigu ezer, gutxi gora behera maiatza edo ekainean jakingo dugu”.

I: Zein kontzertu egongo diren pentsatuta al dago ? Herritar talderik izango al da ?
E.L: “Oraindik ez dago ezer pentsatuta, baina herritar taldeei emango diegu aukera”.

I: Guk ikasleok, ba al daukagu proposamenik botatzerik ?
E.L : “Bai noski. Pentsatu dugu ikasle batzorde bat sortzea eta kontzertuak eta hainbat ekimen proposatzeko aukera ere edukiko dute”.





I: Zenbat jende beharko da KMK-ak antolatzeko? Eta egunean bertan lanean aritzeko?
E.L: “Guztira gutxi gora behera 1500-2000 pertsona beharko dira, bai prozesuan zehar eta baita egunean zehar ere”.

I: Zenbat diru kostatuko da gutxi gora behera eraikin berria?
E.L: “Eraikin berria 2.500.000€ kostatu da”.

I: Zenbat diru lortu daiteke KMK egunean bertan?
E.L: “Ez dakit, baina diru kopuru hori urtean zehar eginiko lanarekin bat joango da, hau da, jendeak gogoa eta intentzioa jarriz gero dena bikain aterako da”.

I:Egiten diren ekimen guztietatik zeinek ematen du diru gehien?
E.L: “Lehengo urtean, Orion diru gehien “gure zozketa” izeneko zozketak eman zuen”.

I: Ikasleok , ba al daukagu lan talderen batean parte hartzeko aukera?
E.L: “Noski, herritar batzuk zarete beraz edozein batzordetan parte hartu nahi baduzue, libre zarete”.

I: Hurrengo egunean, ikasleok ere, dena garbitzera joan beharko al dugu?
E.L: “Garbitu baina gehiago jasotzen lagundu beharko da. Sobran geratzen diren gauzak pilatu eta abar”.


Eñautek esan duen bezala, herritarrok gogoa eta intentzioa jartzen badugu dena bikain aterako da beraz, animatu eta sartu Udarregi Ikastolako webgunera eta izena eman dezagun egokien iruditzen zaigun lantaldean.

Parte hartu nahi baduzu egin klik HEMEN.


HONA HEMEN HERRIARI LEKUKOA ESKAINI ZITZAION EGUNA:


Azalera itzuli