27. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

AHT BENETAN ONURAGARRIA?

irudia

AHT BENETAN ONURAGARRIA?


Hainbat polemika daude Euskal Herrian AHT-ren (Abiadura HandikoTtrena) aurka baina batzuek ez dakizue zergatik. Hemen azalduko dizkizuegu gure ustetan arrazoiak izan daitezkeenak.

Zer da AHT?

250 km/h-tik gorako abiaduraraino irits daitekeen burdinbidezko garraio sistema da.
Askotan, AHT sigla Euskal Y sarea izendatzeko erabiltzen da.

Abiadura handia izateak beste garraiobide batzuk baino egokiago bihurtzen du distantzia ertaineko bidaiak bizkor egiteko, eta garraiobide seguruenetako bat da, milioi bidaiariko eta kilometroko izaten den biktima kopuruari begiratuz gero. Hala ere, soinu kutsadura handia sortzen du, hesiak jartzen ditu lurraldean, paisaia aldatzen du, ikusizko eragin handia du, eta energia kontsumo handia du.

AHT abiadura handiko trenaren egitasmoak Euskal Herriko bost herrialde zeharkatzen ditu maparen gainean, eta, gero eta gehiago, errealitatean ere bai.

166 bat kilometroko luzera du Euskal Y-aren planak; Nafarroakoak beste hainbeste hartuko ditu; eta 38,1 kilometro beharko dira Lapurdi hegoaldetik iparraldera zeharkatzeko. Horri, Gasteiztik Miranda Ebrorako (Espainia) 28 kilometroak gehitu behar zaizkio.

Euskal Y-a

Lanak aurreratuen dauden proiektua da. 2006ko udazkenean hasi zituzten lanak, Luku eta Urbina artean (Araba), eta martxan daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako obren %68a (114,12 kilometro).

Espainiako Gobernuaren ardura da Gasteiztik Bilborako bidea eta hiru herrialdeen arteko lotunea eraikitzea; Eusko Jaurlaritzarena, berriz, Gipuzkoakoa.

Gipuzkoako zatian akuilu izan da egungo Eusko Jaurlaritza. Herrialde horretako lanak atzeratuak zeuden Patxi Lopezen gobernuak legealdia hasi zuenean, eta Adifi enpresak hartu du projektuaren agintea.

AURKAKO ARRAZOIAK

·AHT-k konponezinezko kaltea egingo dio Ama Lurrari:
Barrera efektua, zarata ikaragarria, paisaiari eraso bortitza, lurren okupazioa, akuiferoen suntsiketa, energia kontsumoaren biderkatzea, hondakinentzako hamaika zabortegiren sorrera, balio ekologiko handiko ekosistemen kaltetzea...
·AHT-k lurralde desorekak areagotuko ditu:

Izan ere, hiriburuen arteko lotura besterik ez du egingo, hirietan aglomerazioa bultzatuko du eta kalte larriak eragingo dizkie nekazaritzari eta oro har herrietako eta nekazal eremuko bizi-modu eta bizi-kalitateari.
·AHT-k tren garraioa zerbitzu publiko eta unibertsala delako kontzeptua lurperatu egiten du:

Guztiok ordainduko dugu baina, aurreikusitako ibilbide eta salneurriak aintzat harturik, gutxi batzuek soilik erabili ahal izango dute.
·AHT-k errentaren banaketaren eta gastu sozialaren murrizketa eragingo du
·AHT-k ez ditu egungo trafiko eta garraio arazo larriak konponduko

NORA GOAZ HORREN AZKAR?

Abiadura handiko eta presazko gizartean bizi gara: zenbat eta azkarrago eta zenbat eta urrunago, hainbat eta hobe. Abiadura berebiziko balio ezinbesteko bihurtu da, askatasun ikur izaterainokoa. “Denbora irabazteko”, gero eta azkarrago joaten gara baina aitzitik, geure bizitzaren gero eta denbora gehiago ematen dugu joan-etorri luzeetan. AHT adibiderik garbiena dugu. Lekualdatzeen azelerazioak ez digu bizitza denbora gehiago ematen, ekoiztu eta kontsumitzeko denbora gehiago baizik.

Hau dena ikusita, ondoriozta dezakegu AHT Euskal Herriarentzat eta bere ingurunearentzat ez dela egokia. Hiriburu batetik bestera joateko “aurreztuko” ditugun X minutuek merezi al dute 600 mila miloi euro gastatzea? Diru kopuru izugarri hau ordaintzea hiriburutik hiriburura15minutu gutxiago tardatzeko lotsagarria dela iruditzen zaigu.








Azalera itzuli