27. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

LOMCE-ren AURKAKO IKASLEEN GREBA

irudia

Gurean, guraso elkarteek, sindikatu eta alderdi politiko gehienek eta Eusko Jaurlaritzak bat egin dute 'Wert legea' izenaz ere ezagutu denaren kontra egiteko. . Hauek dira erreforma honen 10 aldaketa nagusiak:
 1.   Gaztelania nagusi.  Aurrerantzean, irakasgai ardatz izango dugu. Euskara, berriz, espezialitate ikasgaitzat jo dute, Heziketa Fisikoaren edo Musikaren maila berean. Euskadin 30 urtez indarrean egon den murgiltze linguistikoa ezerezean geratuko da. 2.   Zentralizazioa:  Autonomia erkidegoek espezialitate ikasgaien (Euskara, Heziketa Fisikoa...) eduki eta ordutegiak bakarrik zehaztu ahalko dituzte. Espainiako Gobernuari dagokio, beraz, ikasgai ardatzen ingurukoa ezartzea (Gaztelania, Matematika, Zientziak eta atzerriko hizkuntzak).
 3.   Erlijio katolikoa, indartuta Erlijioa espezialitate irakasgaia izango da datorren ikasturtetik aurrera. Batez besteko nota kalkulatzeko erabiliko dute, eta beste ikasgaien ordu kopuruarekin parekatuko dute.
 4.   Errebalidak eta azterketak, noiznahi Selektibitatea desagertu egingo da. Ziklo batetik bestera igarotzeko, azterketa egin beharko dute ikasleek. Azterketok eskolaz kanpoko erakunde batek antolatu eta zuzenduko ditu. Hurrengo ziklora pasatzeko gainditu beharrekoak bi dira: DBHkoa eta Batxilergokoa. Unibertsitateek ere sarbide-probak egin ahalko dituzte.
 5.   Lanbide Heziketa: Ikasleen zatiketa Lanbide Heziketan hasteko adina aurreratuko dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aurrera egiterik ez duten ikasleek Oinarrizko Lanbide Heziketan eman ahalko dute izena, 15 urterekin.
 6.   Arlo ezberdinek eskolan duten garrantzia, txikiagoa Eskola Kontseilua (hezkuntza komunitateko agente guztiek osatutakoa) aholku-emaile soila izango da aurrerantzean.
 7. Zuzendarien papera Gobernuak izendatuko ditu eskoletako zuzendariak, izan ere, kargu hori izan nahi duten irakasleek formazio prozesu bat igaro eta ziurtagiri bat eskuratu beharko dute.
 8. Funtzionarioen lan-baldintzak Irakasleen lan-baldintzak ere aldatuko dituzte. Funtzionarioek zein ikastegitan eta zer-nolako lanetan jardun beharko duten moldatu dezake Administrazioak.
 9.   Eztabaidarik eta akordiorik gabeko erreforma Hezkuntza komunitatea osatzen duten agente guztiek ezezko biribila esan diote erreformari. Sindikatuek, guraso elkarteek, ikasleek, sare publikoko zentroek, itunpeko eskolek, ikastolek... denek bat egin dute lege horren kontra agertzeko.
 10. Itunpeko zentroak Itunak berritzeko epea luzatuko dute. Lehen Hezkuntzan gehienez ere lau urtean behin berritzen da orain, aurrerantzean sei urtetik gorako epean; Bigarren Hezkuntzan, lau urtean behin. Gerora, Senatuak berretsi beharko du (hemen ere gehiengo osoa du PPk). Dena ondo bidean, azaro amaiera edo abendu hasierarako onartu zuten bi ganberetan. Izan ere, erreforma 2014-15 ikasturterako indarrean egoteko, 2014a erkidegoek aldaketetara moldatzeko baliatzea nahi du Gobernuak.  LOMCEn ez da horren inguruan ezer agertzen, beste norabidean doa sistema, pertsona bere osotasunean erabat baztertuta geratzen da, bigarren mailan, eta profesional hitza errepikatzen da behin eta berriz, profesionalki prestatzea, enplegurako”. Azterketetan eduki horiei buruz galdetuko zaie ikasleei eta egunerokoan gutxienez ordutegiaren %50 hartuko dute ikasgai ardatzek, eta gainerako ikasgaiek gehienez %50. Hots, haur eta gazteek Espainiako Gobernuak finkatutako edukiak ikasiko dituzte batik bat –guztira curriculumaren %65, baina %65 horri eskainiko diote ordu eta ahalegin gehien, ikasgaien hierarkizazioak baldintzatuta–. “Talentuaren” araberako eskubideak Ikasleek lehenago aukeratu beharko dute zein bide hartu. Orain, DBH amaitu arte –16 urtera arte– baina lege berriak 14 urterekin banatuko ditu: “Guztiek ez dute talentu bera”, azpimarratu du Wertek, eta horregatik errendimendu akademiko baxuagoa dutenak –nota okerragoak ateratzen dituztenak– Lanbide Heziketara zuzendu nahi ditu, eta gainerakoak Batxilergora –unibertsitatera–. Unibertsitatean ikasle gehiegi dagoela esan du ministroak, eta bahea zorroztu nahi dute, tartean bahe ekonomikoa, tasa eta matrikula unibertsitarioen prezioek gora egin baitute eta laguntza-bekek behera. Eskola porrotari aurre egitea omen da neurriaren helburua, ikasi nahi ez dutenak lehenbailehen lanera –Lanbide Heziketara– bideratzeko, baina eskola-uzte goiztiarra %14,7koa baino ez da Hego Euskal Herrian, eta neurriak ez du zentzurik gurean; aldiz, bereizketa areagotzeko eta ikasle “on” eta “txarren” gaineko espektatiben arriskuan erortzeko balioko du. Hala, informazio guzti hau kotuan hartuta Bilatuak esandakoarekin bat egiten dugu:“LOMCEren beraren filosofian dago bereizketa hori, aipatzen baitu helburua dela ikasle onak eta txarrak zeintzuk diren identifikatzea, onak potentziatzeko.Ikasleek hainbat ebaluaketa gainditu behar dituzte eta horren arabera bide batetik edo bestetik joango dira;  hortaz ikasle guztiek ez dituzte eskubide berberak izango. LOMCEren helburua ez da denak helmuga berberetara iristea, bakoitza, dituen gaitasunen arabera, helmuga ezberdinetara heltzea baizik”
.


Azalera itzuli