27. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Xabier Solano

irudia

Ihintza : Nola sortu zen Esne Beltza taldea? Noiz? Non?


Xabier Solano : “2007an. Femin Muguruzarekin joan nintzen mundu jira bat egitera. Zortzi hilabete izan ziren eta munduari buelta eman genion. Oso ondo pasatu genuen eta lagun asko egin genituen. Ez banatzeko Esne Beltza sortzen hasi nintzen. Nere bizitzan ezagutzen nituen musikariak ezagutu nituen, Etzakitetik hasi eta Fermin Muguruzakin bukatu. ”


Ihintza : Taldeaz gain egiten al duzu musikarekin loturarik duen beste zerbait?


Xabier Solano: “Irakaslea naiz, bai, musikako irakaslea “Haurtzaro” ikastolan, eta gero, trikitixa eta panderoko irakaslea Zumaiako musika eskolan.”


I. : Txikitatik al duzu musikarekiko grina?


X. S. : “Bederatzi urterekin esan zidan aitak trikitixa jotzen ikasteko, ez nekien zer zen ere. Gero, uztekotan egon nintzen, baina jarraitu egin nuen. Eta gero gitarra ikasten hasi nintzen. Bateria ere bai, bajua ere bai. Bueno instrumentu dexente jotzen ditut.”


I: Dauzkazuen kanta guztietatik zein duzu gustukoen?


X.S. : “Puf… Ez dakit. Nik uste dut denek daukatela zerbait, azkenean nik egindakoak dira eta momentuan zerbaitegatik eginak daude, segun zertarako denak daukate zerbait. Orain azken aldian egin ditudanetatik, “malko bakoitzeko” abestia, Etxeberritxoko lagun bat hil zitzaidalako, orain dela urtebete, eta nik uste dut hori dudala kuttunena momentu honetan. “


I. : Ze esperientzia bizi izan dituzu taldearekin? Anekdotaren bat edo…


X. S. : “ Esperientziak? Bueno ba ez dakit, hamazazpi urterekin “Etzakit” taldean jotzen nuela New Yorkera joan nintzen, han, bi aste pasa nituen eta pasada bat izan zen talde ezberdinekin jotzea. Gainera sekula ez nuen bidaiatu eta. Eta esperientzia gehiago, Rihanarekin, Eminemekin, Skrilersekin…Pila bat, talde pila batekin. Japonian egiten den jaialdi batean. “


I. : Erraza al da familia eta taldearen jarduna batera eramatea?


X. S. : “Zaila da. Azkenean denbora asko kentzen du eta ideia asko dauzkagu, baina bueno, zorte pixka bat daukat, nire neskak bazekiela nondik nentorren, eta ulertzen nauela. Gero, nire neskak ere telebistan egiten du lan, eta berak niri ulertzen nauen bezala, nik bera ulertzen dut. “


I. : Euskal Herritik kanpo eman al dituzue kontzertuak? Non?


X. S. : “Bai. Lehen esan dudan bezala, aurreko urtean adibidez, Australian, Japonian, Txinan, New Yorken, Californian, Colombian, Buenos Airesen, Saharan, Rusian, Alemanian… egon nintzen. “


: Egon al dira taldeko “krisiak? uzteko gogoa edo…


X. S. : “Bai, beti egoten dira horrelako momentuak ez? ba ez dakit, alaba eduki nuenean, ba bai, eman zidan ba gogoa uzteko baina gero, ez dakit, indar gehiago eman zidan, jarraitzeko gogo gehiago sartu zait. Baina beti egoten dira momentuak.“


I. : “Gora!” CD -ko ideia nondik otu zen?


X. S. : “ Ferminekin jiran nengoela, ordenagailu bat eramaten nuen eta han grabatzen joaten nintzen, aireportutan, furgonetan, hoteletan, eta horrela egin ditut. Ferminekin, bost musikari jotzen aritu ginen, orduan, ia taldean ginen. Pixka bat gure artean ideiak sakontzeko eta… “


I. : Kaletik zoazenean jendeak ezagutzen al zaitu, nola erreakzionatzen du?


X. S. : “Ba... bueno, ohitu naiz ia. Hernanin adibidez, denek ezagutzen naute, ez da hainbesterako, baina kanpora joatean bai. “


I. : Non emango dituzue hurrengo kontzertuak?


X. S. : “ Lehenengo kontzertua, ”Kalera Rock”en izango da otsailak 22an. Jiran zehar, kontzertu sorpresak egongo dira. “


I. : Noiz eta non hasi edo hasten duzue jira? Eta noiz eta non bukatu “Gora!” diskoarekin?


X. S. : “Ba...esan dudan bezala, jira “Kalera Rock”en hasten da, Durangon. Presoen aldeko kontzertu bat egiten da eta gero “Hatortxu Rock”en bukatzeko asmoa dugu, Iruñea ingurun. Hau ere, presoen alde. Otsailetik abendura arte izango dira. Uztaila bitarteko asteburu guztietan kontzertuak dauzkagu. “


I. : Etorkizunari begira zein plan dituzu musikaren munduan?


X. S. : “Musika munduan ba... ni orain arte egiten ari naizena da, atera genuen disko bat “Esne Zopak” izena duena, Trikitixa eta panderoarekin eta bigarren zatia egiten ari naiz, DVD bat eta CD bat izango dira. “


I. : Hurrengo diskorako ideiarik bai?


X. S. : “Bueno orain diskoa grabatzeko garaian, 20 abesti grabatu ditugu, 17 abesti sartu ditugu diskoan. Abestiak estudioan grabatuta eta prestatuta ditugu. Pentsatuta daukagu agian “Gara”rekin edo ateratzea eta saltzea. Hala ere, beste 20 bat abesti badauzkat, gauetan eta aspertuta nagoenean konposatutakoak. “


Espero dugu gustatu izana guk Xabier Solanorekin edukitako solasaldi atsegina. Oso pertsona alaia eta atsegina iruditu zaigu. Jirarako zorterik onena opa diogu!


Azalera itzuli