27. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

BETIDANIK GUSTUKO IZAN DUGU BIOK MUSIKA

irudia

IHINTZA: Zenbat urterekin hasi zineten kantuan?
Naroa A.: “Abesbatzarekin LH6.mailan hasi nintzen baina Natalirekin DBH2.mailan.”
Natali I.: “Betidanik. Txiki txikitatik ibili naiz kantuan eta dantzan saltoka, 3.mailatik DBHra arte zailtasunak izan nituen ahotsean baina laguntzaz asko obetu dut.”

IHINTZA: Nola jakin zenuten zuena kantua zela?
“Betidanik gustuko izan dugu biok musika eta aurrera jarraitu dugu, gainera ikastolak asko lagundu digu kantatzerakoan.”

I:Kantuarekin zerikusia duen ikasketarik egiten al duzue? Edo etxean bakarrik ikasi duzue?
“Bai abesbatzan ibiltzen gara.”

I:Nola hasi zineten kantuan? Bakarka, binaka, taldean...
“Hasieran abesbatzan hasi ginen, ondoren gu biok binaka ibili ginen kantuan eta azkenik taldeetan.”

I:Talderen bat ba al daukazue? Nola elkartu zineten? Zein izen du?
Naroa A.: “Musika eskolako taldea daukat.”
Natali I.: “Bai, nik hiru talde dauzkat. Bat, zumartekoa da eta ez du izen konkreturik baina “Nesk” deitzen diogu askotan. Bigarrenak, “Zappa” du izena eta neska bakarra naiz talde horretan rockero guztiekin. Azken taldeak, “Abian” du izena Pop Rock talde bat sortu nahi genuen eta halaxe egin genuen.”


I:Noiz eta non igo zineten lehenengo aldiz oholtza batera? Nolakoa izan zen esperientzia hori?
“Lehenengo aldia Sutegin izan zen DBH2.mailan ginela. Hasieran oso urduri sentitu ginen, ez zen talde handi batekin ateratzea bezala, adibidez abesbatzan jende asko geunden baina orduan gu biok eta musikagileak, baina kantuan hasterakoan asko disfrutatu genuen gure barruko dena askatuz.”

I:Zer kanta mota kantatzen dituzue?
“Gehienak Pop estilokoak kantatzen ditugu baina hizkuntzan, denetik: euskaraz, gazteleraz, ingelesez...”

I:Zuek kantaren bat sortu al duzue? Nola inspiratzen zarete?
N.A: “Ez oraindik ez dut kantarik sortu.”
N.I: “Bai, kanta asko baina guztiz bukatuak 3. Inspiratzeko ez dut trikimailurik, egun batean ez zaizu ezer bururatzen baina beste egun batean bat batean edozer. Adibidez niri etxeko eskaileretan inspirazioa etorri zitzaidan behin.”

I:Disko bat osatzeko gai izango al zineten?
“Oraintxe ez baina geroxeago agian asko gustatuko litzaiguke.”

I:Zer sentitzen duzue jende aurrean kantatzerakoan?
“Hasierako nerbioak motibagarriak dira eta gainera jendeak zuri begiratzea kantatzen ari zaren bitartean liluragarria da.”

I:Kantuaz gain instrumenturen bat jotzen al duzue? Zein?
N.A: “Gitarra pixka bat Natalik erakutsita.”
N.I: “Nik gitarra eta pianoa jotzen ditut.”

I:Kantatzeak, ikasketetako notetan eraginik izan al du?
“Ez, inoiz ez.”

I:Beste herriko festaren batean kantatu al duzue?
“Ez oraindik ez, Usurbilen bakarrik kantatu dugu, ez baldin bagara abesbatzarekin edo joan.”

I:Zein izan da zuek egindako kontzerturik gustukoena?
N.A: “Lehengo kontzertua. Espeziala izan zen. Ala ere ikastolako kantu saioak ere gogoan ditut.”
N.I: “Nik denak esango nituzke baina batetaz asko gogoratzen naiz. Ziortza kanpamenduan herrikoei nire kanta bat kantatu nienean.”
I:Denbora librean entseatzen al duzue? Zein maiztasunekin?
“Bai noski baietz, asko gustatzen zaigunez elkarrekin geratzen gara entseatzeko. Ez asko, orain batez ere batxilergoan gabiltzala baina udaran gehiago geratuko garela uste dugu.”

I:Telebista programen batean egon al zarete? Edo asmorik ba al duzue?
“Ez ez gara inoiz telebista saio batean ibili.”
N.A: “Oraingoz ez dut joateko asmorik.”
N.I: “Niri egia esan gustatuko litzaidake, oso dibertigarria izan behar du.”

I:Etorkizunean kantatzen segi nahi al duzue? Ba al duzue proiekturik?
“Noski nahiko genukeela baina guk ez dugu etorkizunean pentsatzen, orain oraingoak eta hortan gabiltza, oso kontzentratuta. Gero etorriko dira geroko kontuak.”

Elkarrizketa honek Naroa eta Natali gehiago ezagutzera ekarri digu. Agian etorkizunean bi abeslari famatu izango direnak.


Azalera itzuli