26. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

NIK ERE ERRAUSTEGIA GELDITU DUT

irudia

Kostatakoak kostata Erraustegia gelditzea lortu du Gipuzkoak. Indar boteretsuak zeuden proiektuaren atzean eta gipuzkoarren bultzada bateratua beharrezkoa izan da Erraustegia behin betiko geldiarazteko. Horrelako garaipen handi batek ospatzea merezi du, eta guk noski ospatu dugu, NIK ERE ERRAUSTEGIA GELDITU DUT jaia antolatuz eta gozatuz.
Errauskailuaren proiektuak hainbat aldaketa jasan ditu bere ibilbidean. Hasierako kokalekua Urnietan zen. Hainbat eztabaida eduki zituzten errauskailu inguruan bizi ziren pertsonek minbizia izateko 9 aldiz aukera gehiago zituztelako. Inork ez zuen errauskailua bere etxe inguruan eduki nahi.
Izenak dion bezala Atez Ateko gaikako bilketa hondakinak atalka biltzeko sistema bat da. Sistema honen ezaugarri nagusia etxebizitza bakoitzak sortzen dituen hondakinak bereizita biltzea da. Ardura elkarganatuko sistema bat da, hau da, herritarrak eta administrazioak bakoitzak dagokion ardura hartzen du. Sistema bakarkakoa da. Horrela, arduraz jokatzen duena saritzeko eta nahasten denari irakasteko aukera ematen du sistemak.
Bilketa sistema bat baloratzerakoan, garrantzi gehien daukan irizpidea logikoki, bilketan lortzen duen eraginkortasuna da. Baina badira horrez gain, kontutan hartu beharreko beste hainbat faktore: Kostea, estetika, erosotasuna… Guzti honetaz asko hitz egin eta idatzi da.
Hamarkada luze batez mundu kutsakor baten mehatxupean bizi ostean, azaroaren 13an Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak enpresa taldeak Zubietako errauste planta behin betiko bertan behera utzi zuen. GZZ- tik (Gipuzkoa Zero Zabor) dioten moduan, “Errausketaren arotik zero zabor arora” pasa garen urtea izan da 2013a. “Errausketaren eta zaborraren aroari amaiera eman zaio Gipuzkoan, eta zero zabor aroan barneratzen hasi gara, hondakinak arazo eta kutsadura iturri bihurtu beharrean, baliabide bezala kudeatzeko aroan” azaldu dute.

Helburua lortzeko bidea, ez dela erraza izango diote. Baina 2013-an eman diren urrats historikoen bultzadaz, zero zabor bidean sakontzen jarraitzeko asmoa dute. “Oztopoak jarri dizkigute eta oztopoak jarriko dizkigute, zenbaitzuk, herritarren osasuna eta ingurumenaz oso bestelako interesak lehenesten dituztelako, baina aurrera egin dugu eta aurrera egingo dugu, Gipuzkoako Zero Zabor lurralde izango dela erabaki baitugu. Gure xedea lortuko badugu, oztopatzaileek zer egiten duten begira egotea baino gure bidean aurrera jarraitzea da garrantzitsua. Segi dezagun lanean bada. 2013 urteko lorpenak aurrera egiteko pizgarri apartak dira”, diote GZZ -tik.
Usurbildarrak garen bezala gure iritziz, erraustegia erabat geldiaraztea, irabazitako erronka bat da. Atez atekoa jarri zuten unetik jakin genuen zaila izango zela, eta halaxe izan da. Hala ere, adostasun batetara iritsi garenez guretzat lasaitasun handia izan da, erraustegia geldiaraztea lortu dugu. Hainbat ekitaldi sortu ditugu, horien artean (flash mob, umeek abestutako kanta bat, Zurriolako hondartzako haize errota,...). Besteak beste, gure osasunerako ongarria izanda, gaixotasunak sorrarazten baitzituen, kutsadurarako...
Beraz, sortutako ekitaldi eta egitekoak merezi izan dute. Eta hori ospatzeko udaberri bukaeran edo udara hasieran egun osoko festa bat ospatu nahi dute Gipuzkoa mailan, besterik gabe jakinarazteko.


Azalera itzuli