26. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ETXEKO GILTZAK, KARNETA, DIRUA... ETA MUGIKORRA ?

irudia

Mugikorrak deiak egiteaz gain, argazkiak, bideoak, GPS, jolasak, interneta… eduki ditzake. Oraingoz mugikorra gizakiarentzat onuragarria, atsegina edo erosoa dela dirudi. Baina azken urte hauetan bada zerbait zientzialarei kezkatzen diena; Nomofobia izeneko gaixotasuna da.
Azken urte hauetan, badirudi ezinbestekoa dugula mugikorra etxetik ateratzea,beti eraman behar dugu soinean . Honela edozein ezbeharren aurrean deitzeko erabili daiteke edo berehala komunikatzeko edo laneko kontuez aritzeko. Baina hala eta guztiz ere, gaur egun asko ikusten da eta gehiegizkoa da jende gehiagorekin gaudenean edo kalean barrena goazenean pantailatik bururik altxatu gabe ibiltzea, eta are gehiago haren beharra sentitzea “ez aspertzeko”.
Ondorioz, mugikorra eskuan ez izateak, antsietatea, estresa edo aldarte gorabeherak eragin ditzazke pertsonarengan eta arazo hauek nomofobiaren sintomak izan daitezke.
Teknologia berriek aukera eta erraztasun ugari ematen dituzte eguneroko zereginei erantzuteko. Batzuk, hala ere, tresna bat baino zerbait gehiagotzat hartzen dute mugikorra, eta ez daitezke hura gabe bizi. Izutu egiten ditu mugikorrik gabe egoteak eta orduan nomofobia dutela esaten da.
Telefono mugikorrik gabe etxetik irteteak sortzen duen beldur irrazionala da nomofobia. Ingelesezko esapide batetik dator termino hori (“no-mobile-phone phobia”), eta 2011n sortu zen. Urte hartan, izan ere, ikerketa bat egin zuten Erresuma Batuan, jakin nahi zen zenbateko antsietatea sentitzen zuten telefono mugikorren erabiltzaile batzuek etxetik gailurik gabe irteten zirenean eta zenbateraino estutzen zituen bateria gabe geratzeko beldurrak edo estaldurarik edo saldorik gabe geratzekoak. Emaitzak aski adierazgarriak izan ziren: gizonen %58 eta emakumeen %48 inguruk fobia hori zeukaten, beste %9-k estresa sentitzen zuten mugikorra itzalita zeukatenean, eta erdiei baino gehiagori (%55ek) antsietatea eragiten zieten isolatuta edo bakartuta sentitzeak. Adibidez, Granadako Unibertsitatean egin duten ikerketa batek dioenez, unibertsitarioen %8ak beldur irrazionala sentitzen du mugikorrik gabe daudenean.
Marc Masip zientzilariaren iritziz, nerabeek dute arrisku gehien nomofobia pairatzeko, 12-17 urte bitartekoek. Dena den, arriskurik handiena haurrek eta nerabeek duten arren, helduak ere ez daude salbu.
Gazte batek Interneteko konexioa baldin badu gelan eta denbora asko ematen badu han itxita edo toki eta ordu desegokietan erabiltzen badu mugikorra, edo familiarekin gutxi egoten bada, edo eskolako emaitzetan gorabeherak izaten baditu, gurasoek badute aski arrazoi zerbait gertatzen dela sumatzeko. Erne egoteko beste sintoma batzuk izan daitezke erabilltzailea urduri sentitzea mezuak berehala erantzuten ez dizkiotelako edo mugikorra joka ari dela pentsatzea nahiz eta hala ez izan.
Gurasoek funtsezko zeregina dute arazo honi aurre hartzeko orduan. Hasteko eredu izan behar dute: helduek mezu bat jasotzen badute familia osoa afaltzen ari denean, jakin behar dute ez dela une egokia hura irakurtzeko, haurrek ere horixe egingo dute eta, helduen jokabidea imitatu. Argi eduki behar da zenbait egoeretan, unetan edo tokitan galarazia egon behar duela mugikorra erabiltzeak, salbuespenik gabe, eta beste batzuetan, berriz, errazago onar daitekeela.
Ohiturak aldatzea da nomofobia amaitzeko bidea. Mugikorren mende bizi denak prest egon behar du askoz ere gutxiago erabiltzen hasteko. Ikusarazi egin behar zaio kalte egiten diola eta kalte egingo diola gerora ere. Norbait teknologia berrien mende dagoela sumatu bezain laster edo kontrolik gabe erabiltzen duela ohartu orduko, espezialista batengana joatea komeni da.
Mugikorra aurrerapen oso garrantzitsua izan da, baina gure ustetan era kontrolatu batean erabiltzen jakin behar da. Ezin dugu onartu komunikabide batek gugan gaixotasunik eragitea.


Azalera itzuli