26. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Emakumeen erabakia libre?

irudia

Munduan gutxi gorabehera 42 milioi abortu eragiten dituzte nahita urtero; horietatik 20 milioi, seguruak ez diren baldintzetan.

Hainbat abortu mota aurki daitezke:
-BEREZKO ABORTUA: umea galtzen denean ernaltzetik 26 aste pasa baino lehen geratzen da. Berezko abortua gertatzen da haurdunaldia modu latz batean amaitzen denean. Abortu mota honek bere kausak ditu: aldaketa kromosomikoak eta aldaketak umetokiko arterian, miomak... Erretzea, alkohola eta drogak kontsumitzea kaltegarria da gure gorputzarentzat eta hori da abortuak izateko ondorio latzena.
-ERAGINDAKO ABORTUA: haurdunaldia eteteko egindako hainbat prozeduren ondorioz gertatzen da. Munduan, herrialde askotan debekatuta dago. Eragindako abortuaren barruan beste bi mota aurki ditzakegu:
1- Legezko abortua: abortua legearen barnean egiten denean. Espainian onartuta dago emakumearen baimena badago, egiteko toki apropos batean egiten bada, eta osasun arazoak saihesteko, bortxaketa baten ondorioz edo umekia malformazioak baditu.
2-Legez kanpoko abortua: legeak esaten duenaren kontra egiten denean. Arriskutsuak izan ohi dira egoera desegokietan egindakoak (higiene falta, mediku prestakuntza egokia ez duten abortu-eragileak...).

Munduko herrialde batzuetan abortuak legezkoak dira, adibidez: Ipar Amerikan, ia Asia osoan, Europako herrialde gehienetan,...
Baina badaude beste munduko herrialde asko guztiz debekatua dagoena, adibidez: Txilen, Uruguaien,...
2014ean lege berri bat atera du Gallardon-ek. Lege honek asko aztoratu du gaur egungo gizartea. Lege berri horrek hau dio: -Emakumea ez bada bortxatua izan edo hiltzeko arriskua izango ez balu, ezin izango du abortatu, debekatu egin dute.
-Fetoaren eskubideak emakumearen eskubideen gainetik jartzen ditu
-Haurdunaldia eteteko epeak kendu eta egoera batzuetan baino ezin izango litzateke abortua praktikatu:
o Haurdunaldiak emakumeen osasuna kaltetuko dituzten egoerak.
o Bortxaketa egoeretan.

Alberto Ruiz-Gallardon ministroak bultzatutako testuak abortatzeko eskubidea bi baldintzatan onartzen du: haurdunaldia bortxaketa baten ondorio bada, edo haurdunaren «osasun fisiko edo psikologikorako arrisku handia» badakar. Ordea, psikiatrek argitu dute arrisku psikologiko maila zehaztea ez dagokiela psikiatrei. «Ezin dugu baloratu emakumeak hartzen duen erabakiak luzerako nahasmendu psikologikoa eragingo ote dion», azaldu du Sofia Alvarez de Eulate psikiatrak.

Adin txikikoek gurasoen baimena izan beharko dute. Jende asko eta asko dago abortuaren lege berri honen kontra, gehienak gazteak, baina baita ere alde. Hala ere, jende asko dago iritzirik ez dutenik, gauza batzuekin ados daude eta beste batzuekin ez.
Alde ez dagoen jendea protestatzera joan da Madrilera. Emakumeak zein gizonak, abortatzeko eskubide librea izan dadin.

Haurdunaldia etetea erabakitzen duten hamar emakumeetatik bederatzik, haurdun geratu nahi ez dutelako erabakitzen dute. Haurdun daudela jakin eta ia berehala hartutako erabakia da: abortuen %97,7a lehenengo 14 asteetan praktikatzen da eta hauen %54a lehenengo 7 asteetan.


Azken urte hauetan, datuek diotenez, abortuen kopuruak beherantz egin du. Hala, 2012.urtean, Espainiar estatuko datuen arabera, 112.390 abortu praktikatu ziren, aurreko urtean baino %5a gutxiago. Beraz, 2010.urtean Zapateroren legea kritikatzen zutenek, abortu kopurua ikaragarri haundituko zela esanez, oker zeuden.

Gure ustetan, abortatzea norberaren erabakia da. Emakumeek erabakia hartzeko eskubide osoa dute ama izan ala ez eta inork hori ezin du ukatu. Adibide adierazgarriena, lehen esan bezala, 2010.urtean gertaturikoa da, Zapaterok jarri zuen legearekin aborto kopurua jaitsi egin zen beraz, orain beste lege bat ezartzea ez zaigu ondo iruditzen.


Azalera itzuli