26. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

EMAKUMEEN INFERNUA

irudia





EMAKUMEEN INFERNUA

Bortxaketa behartutako sexu harremanak dira. Bortxaketa egiten duenari bortxatzaile deritzo. Bortxatzaile gehienak gizonezkoak izaten dira, eta biktima gehienak emakumezkoak. Bortxaketa egiten zaion gizabanakoak berak nahi izan gabe egiten zaio. Zenbait ikerketak erakusten dute espetxeetan oso ohikoak direla gizonezkoen arteko bortxaketak eta emakumezkoen artekoak ere bai.


Gehienetan giza-indarkeria  jasotzen dutenak ezkutatu egiten dute.
Batzuetan, zifrak ematea ez da erraza izaten. Izan ere, emakume askok indarkeria isilean bizi dute, ez dute nahi inork ezer jakiterik, ez dute uste eurei gertatzen zaiena indarkeria denik, beldur dira, mehatxatuta daude, laguntzarik ez dutela izango pentsatzen dute....
Izan ere, genero-indarkeriaren biktimen kopururik handiena ez dugu ezagutzen. Bakar-bakarrik erasoa salatu dutenen kopurua dugu. Horiexek dituzu zifrak, arazoaren larritasunaz jabetu gaitezen.

Adib: 2007-2009an(Euskal Herrian)

Adinak Giza-indarkeriaren biktimak
12 urte beherakoak 96
12-17 urte 220
18-23 urte 115
23-29 urte 132
Guztira 563



Taulan ikusten den bezela indarkeria ez da pertsona helduen artean bakarrik gertatzen.
Neska gazteen aurkako indarkeria dago, eta gehienek mutil gazteen indarkeria jasaten dute. Aipatutakoa errealitatea da, nahiz eta neskak zein mutilak garrantzia kendu, ez dakitelako zer egin edo nola gertatu den.
Ezin ditugu begiak itxi, arazoa ez delako bapatean desagertuko.
Informazioa lortzeko beste modu bat, naiz eta bortxatua izan ez edo izan bazara
eta ez badakizu zer egin Udal Gizarte Larrialdietara deitzea izango zen zentzuzko-
ena. Emen duzue telefonoa:
94 470 14 60 edo bestela Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren arlora
ere dei daiteke: 94 420 48 38.
Beste datu batzuk ere bildu ditugu. Normalean, bortxatzailearen adina 40-50 urtekoa izaten dira. Badira kasu batzuk bortxatzailea 17 urteko mutil bat izan dena, 56 urteko beste bat…Denboran zehar, kontzeptua aldatuz joan da, gaur egun gero eta gazteagoak dira bortxatzaileak, zoritxarrez.
Beste alde batetik, bortxatua izan zarenean edo mindua izan zarenean norbait izan behar duzu alboan, berarekin hitz egiteko. Berak medikura joaten eta zer egin aukeratzen lagundu behar dizu. Errespetatzen dizun pertsona bat hautatu ezazu, besteei ezer esango ez diena eta indartsua eta konfiantzazkoa den pertsona. Askotan, bikoteari edo gurasoei esatea ez da egokiena, beraiek ere minduegiak egon daitezkeelako, eta lagundu ordez, kontrakoa egin dezaketelako beraien erreakzioak.
Bestalde, zure inguruko bat bortxatua izan denean normalean ez dakigu zer egin, eta beldurtu egiten gara. Hori gertatzen bazaizu pauso hauek jarraitzea da egokiena: 

  • Ziurtatu bera ez dela errudun sentitzen bortxatua izateagatik.
  • Entzun, lagundu zer egin erabakitzen eta ziurtatu bere bizitzarekin aurrera jarrai dezakeela.
  • Errespetatu emakumearen segurtasuna. Ez hitz egin inorekin horri buruz bere baimenik gabe.
  • Berak gauza hauek egin nahi baditu, lagundu espezializatu batengana joaten, poliziari esatera lagundu, emakumeari entzuteko eta laguntzeko kapazitatea duen norbaitengana joaten lagundu eta abokatu batengana joaten lagundu.
  • Ez babestu bortxatzaileari naiz eta ezaguna izan, inguruko emakumeentzat arriskutsua delako.


Baina horiek ez dira bortxaketa mota bakarrak. Beste batzuk, espetxeetakoak dira. Normalean, bortxaketa horiek bortxaketa homosexualak izaten dira. Espetxeetan bortxaketak, emakumezkoen artean gertatuak izan dira, baita gizonezkoen arten ere. Bada kasu bat gizon bat bost gizonez bortxatua izan zena, homoxexuala zela uste zuelako, ixila eta lasaia zen.
Gainera, bortxatzailea ezkutatu egiten da jendearen artean. Maila sozialean, edukatua, zintzoa eta azkarra da normalean, bere gaiztakeriak disimulatzen dituen pertsonalitatea du. Pertsonalitatez aldatzen duenean, bere benetako pertsonalitatea hartzen du, bere aurreko pertsonalitatea disimulatzeko bakarrik bai da. Normalean, ezkongabea da, pertsonalitate infantil eta ez egonkorra du eta askotan bere gurasoen etxean bizi den seme bakarra izaten da. Ikerketa batzuen ondorioz, jakin dezakegu, bortxatzaileen %33ak ez du bortxaketa sexu beharraren ondorioz egin, indarkeria adierazteko baizik.
Beste ezaugarri berdin batzuk ere badituzte bortxatzaileek:
Batzuetan bortxatuari mina egiteko bakarrik egiten dute.
Langabeak izaten dira. Arazo ekonomikoekin.
Batzuetan ez da plazerragatik egiten bestea dominatzeko baizik.
Matxismoaren gaitik izaten da beste batzuetan.
Delitua bete ondoren, bortxatzaileak bortxatua manipulatzen du.
Bortxatzailea haurra zenean, bere gurasoengandik bortxatua izan zen.
Baina askotan bortxatzaileek, bortxatutako momentuan bizitza normala dute.
Asko haurretan bortxatuak izandakoak dira eta mendekua hartzeko bortxatzen die besteei.
Gaur egun telefono laguntzaz gain beste baliabide batzuk daude. Adibidez, interneta.
Bukatzeko, bortxaketan pentsatzean, gehienetan gizon batek emakume bat bortxatzea dakarkigu burura. Gehienetan horrela da, baina ala ere, gizonezkoen %3-a bortxatua izan dela adierazten dute ikerketa batzuk. Gizonezkoen bortxaketetan, bortxatzailea gizonezkoa zein emakumezkoa izan daiteke. Jendeak uste du, gizonezkoen kasuan, kartzeletan izaten direla gehienetan, eta emakumezkoen kasuan, askotan, irakasleak beraien ikasle nerabeetaz aprobetxatzen direla. Baina hori estereotipo bat da. Edozein kasutan gerta daiteke bortxaketa.
Kasu hauetan, bortxatuak normalean  ez du ezer esaten baztertua izateko beldurra dutelako. Horregatik, datuak lortzea oso zaila da.
Bortxatua izan bazara, ez duzu barruan gorde behar. Laguntza eskatu, denuntziatu eta lehen azaldu ditugun gauzak egin.




Azalera itzuli