26. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

“ESKUBALOIAK BORROKATZEN IRAKATSI DIT”

irudia

Jon Loidi, 24 urteko usurbildar gazte bat da, Udarregi ikastolan ikasitakoa. Enpresagintza ikasketak egin zituen, ondoren master bat egin zuen enpresa administrazioan. Gaur egun Urnietako Rural Kutxa bankuan dabil lanean, baina honez gain, Usurbil K.E.ko zuzendaritzan parte hartzen du duela hiru urtetik hona eta eskubaloia da bere zaletasuna. Hau dela eta Ihintza aldizkarikook elkarrizketa egin diogu.

 IHINTZA:1.- Nola doa aurtengo eskubaloi denboraldia?

JON LOIDI:”Oso ondo doa, senior mutilak lehenengo doaz eta mailaz igotzeko aukera asko dituzte. Senior neskak ere egoera beretxuan daude. Jubenil eta Kadete nexkak euskal ligan daude eta orokorrean denboraldi bikaina ari gara egiten.”

IHINTZA: Azken urte hauetan bi jokalari Bera Berara joan dira, zer diozu?

JON LOIDI:” Bai, lehena Ester Arrojeria eta bigarrena Lur Errekondo. Klubarentzat bi jokalari garrantzitsu ziren baina poztu egiten gara beraiek profesional mailan jolasten ikustean.”

I: 2.Nazional mailako senior mutilak denboraldi bikaina ari dira egiten, zer diozu?

J.L.: “Bai 1.go nazionalera sailkatzeko bidean daude, taldeak hori lortzen badu ikaragarria izango da, kluba ospetsuagoa bilakatuko da, dena hobea izango da. Ilusio handiarekin gaude.”

I: Klubak zer proiektu finkatu ditu etorkizunerako?

J.L.: “Ba honaino iritsi garen bezala horrela segitzea pixkanaka pixkanaka mailaz igotzen joatea. Baina batez ere 50 urte hauetan egin dugun lan honekin aurrera jarraitzea.”

I: Joan den urtean klubak 50 urte bete zituen, argi dago arrakasta horren atzean lan handia dagoela, zer esango zenuke honi buruz?

 J.L.:”Bai, edozein klub ez da 50 urtetara iristen, horren atzean eguneroko lan gogorra dago. Batez ere eskubaloi kirolaren egoera txarra kontuan izanik.”

I: Jon, zuri pertsonalki zer eman dizu klubak?

 J.L.:” Bueno ba niri asko eman dit bai jokalari moduan bai zuzendaritzaren parte izanik. Jokalari moduan lagunekin harremanak indartu, lagun gehiago egiten eta bizitzan borrokatzen irakatsi dit eta zuzendaritzaren parte izateak aldiz gauza gutxiago erakutsi dizkit. “

I: Gaur egun zer zeregin duzu klubean?

J.L.: “Bueno, hasteko diruzain moduan nabil baina kadeteekin delegatu moduan ere ibiltzen naiz.”

I: Kadete mutilen taldean delegatu lanetan ibiltzen zara? Zertan datza?Gustura zabiltza?

J.L.: “Bai oso gustura nabil, asko ikasi eta asko hobetu dute. Gipuzkoako txapeldunorde gelditu ginen.. Nire lana entrenadoreari informazioa pasatzea da; partiduan gertatzen den guztia apuntatzen dut koaderno batean”

I: Bizitzan asko lagundu dizu?

J.L.: “Bai, nire bizitzaren zati oso ona izan da, gehienetan ondo pasa dut eta ustekabe batzuk ere izan ditut. “

I: Eskubaloia jokatzeko modua asko aldatu al da zuk jokatzen zenuen garaitik gaur egunera arte?

J.L.:” Ez nik uste ez dela gehiegi aldatu. Lehen agian zertxobait gogorragoa zen.”

I: Denboraldi ezberdinetan gauza asko ikasten dira ezta? Adibide argirik baduzu?

 J.L.: Bai jokalari guztiek ikasten dute denboraldi guztietan, beti entrenamenduetan lan gogor bat eginez. Ez dut adibide argirik.

I: -Etorkizun positiboa ikusten al diozu klubari?

J.L.: Bai , urtetik urtera denboraldi hobeagoak ari gara egiten, beti ere herri mailako klub bat garela kontuan izanik.

I: Kontatuko al zeniguke bitxikeriarik?

J.L.: Bueno ba niri gertatu zaidan bitxikeria handiena Granollersen izan zen. Usurbilgo jokalari bat kontraerasoan zihoala itsu itsuan korrika hasi zen eta epailearen aurka kolpe larri bat hartu zuen. Epailea erietxera eraman behar izan zuten.


Azalera itzuli