25. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Miley Cyrus-en polemika

irudia

MILEY CYRUS EZ DA HANNAH MONTANA GEHIAGO IZANGO

 Azken aldian asko entzun dugu Miley Cyrus-en izena gure inguruan eta baita ere berak izandako jarreraren kritika eta imitazioak. Guk erreportai txiki honetan bere inguruko kontu berezi gehiago azalduko ditugu.

Jaio zenean bere izena Destiny Hope zen, baina berak izena aldatu nahi eta 2008an auzitegietan izena aldatu zuen eta Miley Ray Cyrus izena jarriz. Nashville-e jaio zen, Tenesse, Ameriketako Estatu Batuetako estatu batean. Ama, Leticia Tish Finley eta aita Billy Ray Cyrus, country musika abeslaria ditu. Hannah Montana izeneko telesailari esker bilakatu zen famatu, bertako pertsonaia nagusia interpretatuz.

Miley-k audizioak egin zituen telesailetan agertzeko, ez zuen protagonista paperagatik egiten, baina Disney-ko exekutibo batek esan zuenez behintzat, bere karismagatik aukeratu zuten protagonista izateko. Gaur egun ere pop musikako sentsazioa da Miley Cyrus eta orain dela gutxi disko bat atera du. Bere Hannah Montana urteetan ere arropa marka bat atera zuen Miley Cyrus &Max Azria eta marka horrekin eta telesailak ateratzen zuen diruekin 2008.urtean 25 miloi dolar irabazi zituen gutxi gora-behera, urteetan zehar zifra horiek handituz joan da. Fama handiko urte haietan ere pare bat liburu publikatu zituen, biografiak, eta han famatua izatea nola eramaten zuen eta bere familiarekin nola moldatzen zen eta nola laguntzen ziren beraien artetan azaltzen zuen.


Esaten denez Miley droga munduan ere sartuta dabil eta marihuana munduko drogarik onena dela Rolling Stones aldizkarian esan du. Baina polemika MTV VMA (Video Music Awards) etan bere kanta ezaguna “We Can’t Stop” kantatu zuenean hartz mozorro probokatibo bat eramanez . Emanaldi honetan hartz eta animali dantzariez osatu zen eta nahi zuena lortu zuen: probokatzea.
Emanaldia bukatzean, Robin Thicke atera zen eszenatokira bere kanta “Blurred Lines” kantatzera eta Miley-k saio honetan lagundu zion haragi koloreko barruko arropa eramanez dantza partikular bat eginez: Twerking .


Emanaldia eta gero Kevin Hart komikoak esan zuena hau izan zen: “Mileyk haurdunaldi proba egin beharko luke dantza horiek egin eta gero”. Gau hartako erreakziorik harrigarriena Smith familiarena izan zen, Disney-ko neska ohiaren emanaldia ikustean ez zutelako nahi izan bere semeek berarekin inolako harremanik edukitzea. Artistari bai goraipamenak eta bai kritika txarrak egin zitzaizkion orduan ere.
Polemika honetan ere sartu dezakegu bere “Bangerz” disko berriko “Wreking Ball” bere bigarren single berriko bideoak eduki duen erantzuna. Bideo honetan Miley arropa eskasiaz, biluzik, azaltzen da demolizio (suntsitze) bola baten gainean kantaren izenburuak dion bezala. Jendeak dionez edukazio txarrekoa da, nazkagarria, higuingarria, baina berak esaten du jendeak ez dakiela berak zer sentitzen duen, ez direla bera. Hau bere hiru urteko erlazio sentimentala bukatu eta gero gertatu da, Liam Hemsworth aktorearekin, ezkontzeko planak alde batera utziz mutilak beste batekin engainatu zuelako eta Miley guztiz suntsituta utzi. Berak dionez orain nahi duena da, ez du maskara baten atzean bizi nahi betirako eta jendeari ez bazaio gustatzen beraien arazoa dela.

Bukatzeko, gure ustez, hau guztia publizitateagatik egiten du, jendeak berari buruz hitz egin eta bere musika eros dezan. Hala ere, esan dezakegu oso ausarta izan behar dela berak egin dituen gauzak egiteko.




Azalera itzuli