25. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Usurbilgo musika taldeen arrakasta!

irudia

Juanatzoneko Okupak-en taldekideak hauek dira: Mattin Iribarrek bajua jotzen du, Jon Guadixek berriz, gitarra, Mikel Romerok bateria, Itoitz Rodriguez abeslaria da eta bukatzeko, Xabier Lazkanok gitarra jotzen du.

Juanantzoneko Okupak izeneko taldea orain dela pare bat urte sortu zen. Punk musika jotzen dute eta nahiz eta Kaotiko eta La Pollaren Records-en bertsioak jotzea gustatzen zaien, bertsio gehiago ere jotzen dituzte eta orain beraien kantak egiten saiatzen ari dira.
Lehenik, taldekide baten garajean entseatzen hasi ziren eta orain Usurbilgo Kale Nagusiko baserri zahar batean ari dira entseatzen. Bertatik dator taldearen izena, baserriaren izena Juanantzonea baita.

Lehen kontzertua “Hernai” taldearen aurkezpen egunean izan zuten eta hurrengo kontzertua Akerra Gaztetxean izan zuten 2013ko azaroak 8an, Usurbilgo Txokoalde auzoan.
Hori dela eta beraien etorkizuna oraingoz ondo ikusten dute. Taldea osatzeko ideia denena izan zen baxuarena (Mattin Iribar) izan ezik, bera gero elkartu zelako. Taldea osatzea ez zen zaila izan beraientzat, denak, baxua izan ezik, koadrilakoak direlako. Instrumentuak eskuratu eta segituan hasi ziren batera jotzen. Hasieran, beraien gisara ikasi zuten, baina gerora bakoitza bere irakaslearekin ikasten hasi zen.
Denak ikasketak burutzen ari dira, gehienak batxilergoan eta baxua jotzen duenak DBH 3-n, Udarregi ikastolan.
Baina lokal berean entseatzen duen beste talderik ere bada. Arto 2xar izena du beste taldeak.

Arto 2xarreko taldekideak hauek dira: Ander Osa abeslaria da, Endika Larrañagak gitarra jotzen du, Jon Ander Bruñorekin batera, Herri Hartok bajua jotzen du eta bukatzeko, Mikel Romerok bateria jotzen du, denak usurbildarrak dira.
Arto 2xar izeneko taldea, orain dela bi urte sortu zen, baina duela urtebete hasi ziren bateriarekin. Kaleko punk oi! doinuan oinarritzen dira normalean, eta gehien bat gaur egungo hamarkada inguruko taldeetan oinarritzen dira, hau da: Non Servium, Oliba Gorriak, Fridays Crew, eta baita euskal musika bultzatzen duten beste hainbat talde, 60.hamarkadatik aurrera sortutakoak azken finean.

Hasieran garaje batean entseatzen zuten baina orain berriz Juanantzoneko ukuiluan, Usurbilgo Kale Nagusian. Arto 2xarrek lehen kontzertua, hau da, beraien lehen agerraldia oholtza gainean Aginagako eliza zaharrean egin zuen, 2012. urteko urriak 5ean. Hurrengo kontzertuei begira, hasiera batean ez dute data finkorik.

Instrumentuak jotzen ikasteko lehen urratsa Jon Anderrek eman zuen, gitarra erosi zuen, gero Endikari aipatu zion taldearen ideia eta instrumentuak erostearen ideia, honek orduan gitarra erosi zuen, gero bien artean Herri Harto bultzatu zuten taldera, orduan berak baxua erosi zuen, ondoren anaiaren pausuak jarraituz Ander Osa batu zen abeslari moduan, bukatzeko, Mikel Romero bateri jole bezala sartu zen.

Taldearen izena berriz, gerra zibilean oinarrituz, bertan tabakorik ez zegoela eta, arto bizarra erretzen zen eta horri erreferentzia eginez, eta grazia egin zien hitz bat zelako jarri zioten izen hori. Arto 2xar taldekoek beraien kanta propioak dituzte, baina gehienetan bertsioekin tartekatzen dituzte kontzertuetan. Instrumentua bakoitzak bere gisara ikasi du jotzen baina betiere taldekideen laguntzarekin. Taldekide guztiak ikasten ari dira, bat unibertsitatean, beste bat batxilergoan, eta geratzen diren gainontzekoak erdi mailako zikloak burutzen ari dira. Etorkizunari begira, Arto 2xarrekoek diotenez, etorkizuna beltza ikusten dutela esaten dute, baina batek daki nondik joko duen haizeak.

Bestetik, Usurbilen ere bada musika eskola bat Zumarte izena duena. Adin guztietako pertsonak joaten dira eta gainera geroz eta jende gehiago apuntatzen da musikaren mundu liluragarri horretara.
Instrumentuez gain, solfeo ere ematen da eta derrigorrezkoa da instrumentu bat jotzen ikasi nahi baldin baduzu. Txikienentzat abesbatza dago eta helduentzat koroa ere bai. Horrez gain, orain dela pare bat urte hasi zen gitarrako irakasle bezala Ixaak Arruti. Usurbilgo gazte ezagun bat da Mendeku Itxua taldearekin gitarra jotzen duelako eta gaztetxearen aldeko kontzertuetan ere parte hartzeko prest egoten delako beti. Zumarten instrumentu ezberdinak daude jotzen ikasteko;
pianoa, eskusoinua, klarinetea, tronpeta, saxofoia, perkusioa, flauta, biolina, biola, txistua, gitarra, trikitixa, panderoa, organoa eta talde instrumentalak.
Zumartek gehienbat Usurbilgo liburutegian antolatzen ditu kontzertuak. Denetik egoten da, instrumentu ugariren joaldia ikus daiteke, eta ikaragarri ondo pasatzeko eta musikaz gozatzeko momentu oso egokia da.

Hau dena esanda, argi geratzen da Usurbilgo musika zaletasuna geroz eta handiagoa dela eta Usurbilentzat onura moduan har dezakegu, geroz eta talde gehiago sortuko direlako eta orduan jendea etorriko da hauen kontzertuak, omenaldiak, ... ikustera. Honek Usurbili kulturalki eta ekonomikoki onurak ekarriko dizkiola iruditzen zaigu.


Azalera itzuli