25. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

USURBILDAR BAT ESPAINIAKO SELEKZIOAN

irudia

Estitxu Berasategi Eizagirre, 1999-08-07an jaio zen Zubietan eta bertan bizi da, 14 urte ditu eta Usurbilgo Udarregi ikastolan DBH3-ko ikasketak burutzen ari da. Horrez gain, Usurbil K.E taldean eskubaloian jolasten du. Guzti hau dela eta, Ihintz@ aldizkaritik honako elkarrizketa egin diogu.


IHINTZA: Noiztik ibiltzen zara eskubaloian?
ESTITXU: “Duela lau urte hasi nintzen kirol honetan.”

IHINTZA: Zergatik gustatzen zaizu eskubaloia?
ESTITXU: ”Ondo pasatzeaz gain, bertako giroa gustuko dut.”

I:Zein da zure entrenatzaile gustukoena? Zergatik?
E: ”Ez daukat entrenatzaile gustukoenik, denek erakutsi didate zerbait eta horregatik segitzen dut hemen.”

I: Eskubaloiari astean zenbat denbora eskaintzen diozu?
E:”Astean hiru entrenamendu egiten ditut, ordu eta erdikoak gutxi gorabehera, eta asteburuetan partidua izan ohi dut, eta tarteka selekzioarekin entrenamenduak edo konpetizioak.”

I: Zer postutan jolasten duzu?
E: ”Lateralean jolasten dut.”

I: Noiz deitu zizuten Espainiako selekziotik?
E: ”Lehengo urteko udaran, uste dut.”

I: Gustura al zaude Espainiako selekzioak deitu dizula eta?
E: ”Bai eta ez. Alde batetik ondo pasatzen dut eta asko ikasten dut, baina oso gogorra egiten da.”

I: Espainiako Selekzioko entrenamenduak gogorrak al dira?
E: “Bai, lau edo bost egunez goiz eta arratsaldez aritzen gara eta honetarako oso goiz esnatu behar izaten dugu, eta hontara ez nago ohituta”.

I: Non egon zara jokatzen Espainiako Selekzioarekin?
E: ”Parisen jokatu dugu duela hilabete pare bat, baina entrenamenduak Burgos eta Madrilen ere egin ditugu”.

I: Ze emaitza lortu dituzue Espainiako selekzioarekin?
E:”Bigarren postuan geratu ginen. Polonia, Hungaria eta Frantziako Selekzioen artean.”

I: Ikasketetan eraginik izan al du?
E: ”Momentuz ez, emaitza onak lortu ditut, oraingoz.”

I: Jatorrizko taldea Usurbil K.E baldin baduzu ere zein talde gehiagotik deitu dizute?
E: ”Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Selekzioetatik.”

I: Non sentitzen zara gustuen?
E: ”Usurbilgo Kirol Elkartean, nire betiko ekipoan”.

I: Zure burua ikusten al duzu eskubaloi munduan sartuta?
E: ”Momentuz ez. Gustuko dudalako egiten dut, ez etorkizun batetara begira”.

I: Zer nahiago duzu lan batean hasi ala eskubaloi munduan segi?
E:”Biak batera eramatea posible balitz, hobe.”

I: Gustatuko al litzaizuke “Akaba Bera Bera” taldean jokatzea?
E: ”Momentuz Usurbilen ondo nago.”

Gure partetik besterik ez, eskubaloian orain arte bezalako emaitza onak ematen jarraitzen badu, luzerako kirolaria izatea espero dugu, zorte on.


Azalera itzuli