25. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

Nafarroa oinez 2013

irudia

Aurten Nafarroa Oinez Tuteran ospatu da, urriaren 20an. Argia ikastolaren aldeko laguntza bat izan da. Ikastola horren helburu bakarra ikastola bere horretan jarraitzea da.
Argia ikastolakoek diote, ikastola osatzen duten guztiek, badakite jarritako helburua handia dela, baina jakin badakite ere Erriberako euskara bermatzea dela beraien betebeharra.
Euskal Herrian, hegoaldean dagoen ikastolaren bizimodua behin ere ez da erraza izan, baina ez dute inoiz gaur bezain gordin ikusi etorkizuna. Daramaten egitura eskasiari, DBH irekita mantentzeko Nafar Gobernuak ezarritako eskakizunen aurrean egin behar izan dituzten inbertsioak gehitu behar dizkiote. Beraien kasuan, kiroldegi bat eraiki behar izan dute. Eraikin hau egiteko Administrazioaren partetik ez dute inolako erraztasunik jaso eta pisu guztia familiek jasan behar izan dute.
Guneei erreparatuz, lau gune nagusi izan dira: Piskerra, Muskaria, Landazuria eta Txirrimendia. Eta ekitaldirik garrantzitsuenak, gure ustez, hauek izan dira: Oskorri, Vendetta eta Irrien Lagunen ekitaldiak.


Azalera itzuli