25. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

KIROL JARDUNALDIAK MARTXAN!

irudia

Usurbildar kirolariak martxan dira jada. Usurbilgo Eskubaloi Elkartekoen eta Usurbilgo Futbol Taldekoen jardunaldia martxan hasi da dagoeneko. Neska zein mutil guztiak gogor entrenatzen aritu ondoren pasa den asteburuan hasi dira jardunaldiekin.
Eskubaloiari dagokionez kadete eta jubenil mailako eskubaloiko neskak Euskal Ligan jolasten hasi dira, aldiz mutilak gogor saiatuko dira Euskal Ligara igotzeko. Txikiagoak ere, infantilak esaterako, gogo handiz hasi dira.
Futbolariei dagokienez, aurten neska gutxi dira eta senior maila bakarrik dago, kadeteak Hernani aldera joan baitira jolastera ekiporik gabe gelditu direlako. Mutilak aldiz gogor dabiltza postu hobea lortu nahian. Kadeteak ondo hasi dira eta jubenilak oraindik hobe.
Hala ere, bai eskubaloikoei eta bai futbolekoei ez zaie batere gaizki etorriko animoak jasotzea, beraz badakizu futbolekoei Harane futbol zelaian ikusteko aukera duzue eta eskubaloikoei herriko kiroldegian.


Azalera itzuli