24. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Ba al dakizue zein den Ken Block?

irudia

Ken Block autoak gidatzen espezialista da, rallyetan parte hartu du denboraldi batean, baina rallyetatik kanpo egindako bideoengatik ospetsu egin da. 50 metroko saltoa egiteko gai izan zen bere 500 zalditako Subaruarekin, Discovery telebista katearentzako 2007an. Bere Gymkhanak harrigarriak dira, eta han ikusten da zer egiteko gai den autoarekin.

Rallyez gain, Ken Block DC shoes markaren sortzaileetako bat izan zen Damon Wayekin (Danny Way skater profesionalaren anai handia) 1994.urtean. Hasieran negozio txiki bat bezala hasi zen baina 2004ean Quicksilverrek erosi zuen, 2000 milioi dolarreko empresa bat sortuz.

Red Bulleri konpetentzia segitu dio. Edari energetikoetan lehena Ipar Amerikan eta Ken Blockek sortu dute Monster World Rally Team. Mundialerako rallyetako talde berria Ford Focus WRCM-Sportetakoekin kontatuko dute.

Ken Block, gidari Estatu Batuar ezagunena da bere bideo eta akrobaziengatik Rally Amerika Championshipen parte hartu ondoren bere lurreratzea egiten du mundialean. Mundialeko partaidea izan da Grupo N autoan eta bere presentzia X-Gamesetan.

2007-ean Ken Blockek X-Games-etan parte hartu zuen, bigarren geratu zenez, zilarrezko domina lortu zuen. Amerikako Rally Txapelketan, hirugarren geratu zen, eta brontzezko domina eraman zuen. Denboraldi honetan Blockek rallyko txapelketa batzuetan parte hartu zuen, Mexikoko Rallyan. Zelanda Berriko rallyan Ken Block bi aldiz Top 5-ean geratu zen Grupo N kategorian. 2007.urteko amaieran, Blockek hemeretzi podium lortu zituen eta zortzi garaipen, rallyetako proba orokorretan. Ken Blockek 2005-ean hasi zuen bere karrera rallyarekin, Sportcar Vermont taldearekin.

Berak rallyko lasterketak bakarrik ez ditu egiten, rallyko autoarekin akrobaziak ere egiten ditu.

DC oinetako marka Kalifornian sortu zen, gehien bat zapatiletan erabiltzen da marka hau, baita ere, skate, snowboard, BMX, motocros, surf eta horrelako kiroletan. 2004 ko martxoaren 10 ean, Quiksilver izeneko marka batek, DC Shoes marka erosi nahi izan zuen 87 milioi dolarrengatik.

Maiatzeko lehenengo astebukaeran Oregon Trail Rallya ospatu zen. Hirugarren etapan zehar, Ken Blockek gurpil bat galdu zuen baina hiru gurpilekin jarraitu zuen, txispa asko eginez, eta ikusle guztiak liluratzen. Jendea harriturik gelditu zen eta asko txalokatu zuten. Akats horrengatik minutu eta erdi bakarrik galdu zituen, rallya galtzeko nahiko baina ez gehiegi bigarren posiziotik jeisteko.

Erreportai txiki honetan ikusi dugunez Ken Block rallyetako akrobaziak egiteaz gain, Europa mailan oso ezaguna den marka baten jabea da, hau da, DC markaren jabea., arropa marka eta batez ere zapatilen markaren jabea.


Azalera itzuli