24. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

HIRU, BI, BAT... ZINEMALDIA DONOSTIAN!

irudia

2007tik aurrera zinemaldi honen euskarazko izendapen ofiziala Donostia Zinemaldia da (gaztelaniaz Festival de San Sebastián eta ingelesez International Film Festival).
Bere historiako gertakari garrantzitsuenetakoak honako hauek dira: Alfred Hitchcock zuzendariaren  "North by Northwest"  filmeko mundu mailako estreinaldia, "Star Wars" sagaren europar estreinaldia, Tim Burton zuzendariaren "Batman" europar estreinaldia, Antonio Banderas eta Catherine Zeta-Jonesek antzeztu zuten "The Legend of Zorro" filmaren europar estreinaldia edota Woody Allenen "Melinda eta Melinda" filmaren mundu mailako estreinaldia izan dira.

Aurtengo zinemaldian, Carmen Maura eta Hugh Jackmanek irabazi dute Donostia saria. Ondoren, bi aktore handi hauen inguruko zenbait datu azalduko dizkizuegu:
Carmen Maura Madrilen jaio zen, eta antzerkian hasi zen aktore-lanak egiten, baita telebistako eta zinemako rol txikietan ere. Fernando García Tolak zuzendutako Esta noche telebista-programari esker egin zen ospetsu, TVE katean. Horren ondoren, hainbat filmetako protagonista izan da. Ibilbide luzea egin du filmeen munduan.
Zinemaldiak Carmen Mauraren ibilbide osoa saritu du, igandean, irailak 22, Sail Ofizialean eta lehiaketaz kanpo emango duten bere azken filma aurkezteko ekitaldian: Álex de la Iglesia zuzendariaren "Las brujas de Zugarramurdi" aurkezteko ekitaldian, hain zuzen ere.

"Las brujas de Zugarramurdi" komedia ero eta sutsua da. Hiru gizonezko ditu protagonista: etsipenaren etsipenez "Compro Oro" denda horietako bat atrakatuko dute Madrilgo Puerta del Solen eta handik, Disneylandiarantz abiatuko dira hiruretako baten semea hartuta. Baina, Frantziako mugan, euskal sorgin batzuk agertuko zaizkie eta, milaka urteko sorginkeria-ohiturei jarraiki, gizonezkoei adarra joko diete sorginok. Film honekin hirugarrenez egin du lan Carmen Maurak Álex de la Iglesiarekin. Aurretik, La Comunidad (2000), zeinarekin Zilarrezko Maskorra irabazi baitzuen Donostia Zinemaldian, eta 800 balas (2002) egin zituzten elkarrekin. Filmean agertzen dira, halaber, honako aktore hauek ere: Hugo Silva, Mario Casas, Jaime Ordóñez, Macarena Gómez, Carolina Bang eta Terele Pávez.


Hugh Jackmanek, Australian jaiotako aktoreak AEBetan eginiko lehenengo rol garrantzitsua Wolverinerena izan zen, X-Men saileko lehenengo kapituluan. Beste bitan egin du pertsonaia bera, X2 eta X-Men: The Last Stand arrakastatsuetan. Ondoren, rol bera errepikatu zuen bere pertsonaiaren izena daraman filmean," X-Men Origins": Wolverine, zinema-aretoetan estreinatu zen lehenengo asteburuan 85 milioi dolar biltzea lortu zuen sailaren prekuelan. Uda honetan, bere jarraitzaileek berriz ikusi ahal izan dute bere rolik ezagunenean, "The Wolverine" izeneko hurrengo kapituluan. Azken hori zinema-aretoetan gehien ikusi zen filma izan zen eman zuten lehen asteburuan, eta, gaur arte, 300 milioi dolar bildu ditu mundu osoan. 2014an "Jackman" eta "X-Men" sagako taldea berriz bilduko dira gaur egun ekoizpen-fasean den X-Men: "Days of Future Past" filmatzeko.
Zinemaldia dagoeneko amaitu da eta hauek dira sarituak:
• Urrezko maskorra film onenari: "Pelo malo", zuzendaria Mariana Rondon.
• Zilarrezko maskorra zuzendari onenari : Fernando Eimbcke, “Club Sandwich” filmarekin.
• Zilarrezko maskorra emakumezko aktore onenari: Marian Alvarez, “La herida” filmarekin.
• Zilarrezko maskorra gizonezko aktore onenari: Jim Broadbent, “Le Week-end” filmarekin.
Aurtengo zinemaldian 160.000 ikusle inguru izan dira, beraz, iaz baino arrakasta gehiago izan duela esan genezake. Asko euskaldunak izan badira ere, atzerritar asko ikusi dugu azken egun hauetan Donostian.
Bestalde, aurtengo zinemaldian Monika Zumeta usurbildarrak, eta gure ikastolako gurasoa, eta Enara Goikoetxeak Jose Luis Zumeta usurbildar margolari handiari buruzko dokumental bat aurkeztu dute “Izenik gabe, 200x133” izenburupean.



Donostiako zinemaldira beraz, mundu osotik datozen pertsona garrantzitsu asko biltzen dira urtero eta euskal zinemarentzat eta Donostia hiriarentzat mundura leiho berri bat irekitzea bezala da, beste herrialdeetan ez baitute euskal filmak ikusteko aukerarik. Zinemaldiak Donostiara atzerritar asko erakartzen ditu, beraz bertako turismoa aberasten du. Etortzen diren kanpotarrei Donostia hiria gustatzen bazaie berriro ere oporretara itzultzeko aukera dago. Beraz, Donostiako Zinemaldia maila gorenekoa dela eta 61 urtez ospatu dela kontutan izanik hiriari eta inguruari onurak ekartzen dizkiola ondorioztatu dezakegu. Adin guztietarako eskaintza egiten dela jakinda Zinemaldia ezagutzen ez duen oro gonbidatzen dugu datozen ediziotara.


Azalera itzuli