24. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Herriko gerribuelt

irudia

“Kixton parrak botatzen ditut nire buruarekin , lehen lotsa ematen
zidan , baina orain ez. “


Paulino Ibargoyen usurbildarra da, Olarrondo baserrian jaiotakoa. 9 anai- arrebetan 8.garrena. 46 urte ditu. Aspaldidanik tabernaria , gaur egun Usurbilgo Bordatxo tabernako nagusia. 3 lanetan ere aritzen da.
Duela 19 urte ETB-ko txiskola saioko irabazle izan zen beste bi usurbildarrekin batera.
Paulino Ibargoyen gaur egun “ Kontrako eztarria”, ETB1-ek eskaintzen duen humorezko saioan egiten du lan kolaboratzaile bezela.

Ihintza:Nola definituko zenuke zeure burua?
Paulino:”Nire ustez pertsona normala naiz, bueno , ez oso normala baina oso barregarria. “

Ihintza:Nola iritsi zitzaizun telebistan kolaboratzaile lanak egiteko eskaintza?
Paulino:”Anjel Alkinek komentatu zidan ekaina aldera “Kontrako eztarria”-n parte hartzearena. “

I:Zuk zer moduz ikusten duzu zeure burua telebistan?
P:”Kriston parrak botatzen ditut nire buruarekin, lehen lotsa ematen zidan , baina orain ez. “


I:Telebistan agertzen zarenetik herritar edo lagunen jarreran aldaketarik egon al da?
P:”Bai aldaketa asko egon dira, aspaldiko lagunek berriro deitu didate... harremana asko aldatu da.”


I:Zure familiak ondo hartu al du zu telebistan ateratzearena?
P:”Bai, oso ondo. Denok batera ikusten dugu.”
Paulino ihintzako kideekin

I:” Kontrako eztarrian” egiten dituzun kolaborazioak denbora asko kentzen al dizu?
P:”Ez, astelehen goizetan izaten da eta egun horretan tabernan jai edukitzen dut. “


I:Nola antolatzen duzu tabernako eta telebistako lana?
P:”Ondo, tabernako martxa hartua dut eta ordutegiarekin moldatzen naiz .”                       

(Paulino ihintzako kideekin)

 

I:Aspalditik al zara tabernaria?
P:”30 urte daramatzat tabernari 81-82. urtean hasi eta orain arte.(Ilunbe sagardotegia eta ondoren Hernanin 94 arte, gero Usurbilen 20 urte). “


I:Tabernan eta telebistaz kanpo beste lanik egiten al duzu?
P: “Bai, almazenean urdaiazpikoei hezurra kentzen. “


I:Txikitatik izan al duzu txisteak kontatzeko zaletasun hori?
P: “Betidanik izan dut.”



I:Txiskolako garaiak onak izan al ziren?
P:”Izugarriak izan ziren. Hiru urteko bidea, 94-ean hasi eta guk gurea, gero beste bat eta ondoren “ final de las finales” eta herriz-herri joan ginen. Behin monja eskolara joan ginen txisteak kontatzera .”


E:Nondik atera dituzu “ Kontrako eztarrian” egindako “Gerri-buelt” -eko ariketak?
P:”Momentuan asmatzen ditut pausoak, burura etortzen zaidana egiten dut. “



I:Zer moduz moldatzen zara “Kontrako eztarriko” kideekin?
P:”Oso ondo moldatzen naiz beraiekin, beti babokeriak egiten, harreman ona dugu, denak batera bazkaltzen dugu.”


(Paulino ihintzako kideekin)

I:Zenbataldiz aterako zara programan astean zehar?
P:”Astelehena fijo, baino aldatzen joaten da beraien ordutegiaren arabera. “


I:Zer dela eta iruditzen zaizu “ Gerri-buelt” ariketak izan duela halako arrakasta?
P:”Nire gorputzagaitik grazia duela uste dut, ez dela normala, fisikoagaitik.”


I:Etorkizunean zeure burua telebistan ikusten al duzu?
P: “Ez,momentu hauek aprobetxatu behar dira . “



Azalera itzuli