24. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

Euskal presoak etxera!

irudia

Jokin Errasti agiñatarra etxean da! Goizeko 11:30ak inguruan utzi dute aske.

11 urte espetxean igaro ostean. Zuerako(Zaragoza) kartzelean, Usurbildik mikrobus batean joandako senide eta lagunak zain zituen espetxe atarian, eta haiekin egin du Usurbilera itzultzeko bidea.

Usurbildarrek arratsaldean Herrira deituko elkarretaratze berezian Jokin ikusteko eta berarekin egoteko aukera izan dute. 20:00etan jendez bete da Mikel Laboa plaza ingurua. Jokin errotondara kotxez heldu da tutua joaz eta txalo, ikurriña eta besarkada artean hartu dute herritarrek. Kotxetik atera eta segituan Herrirako kide batek Herrira kamiseta urdina oparitu dio Jokini eta baita jantzi
ere.

Jarraian errotandatik frontoi atzerainoko bidea egin du. Tarte horretan, agurrak, irribarreak malkoak... bizitu dira. Emozioak pil-pilean. Bide amaieran, Jokinen lagunak aurreskua dantzatuz eman diote ongi etorria aginagarrari eta ondoren txapela (kartzelatik azkena atera zen Marisa Alejandrok jarri dio) eta lore sorta jaso ditu txalo artean.

Jokin Errasti etxean da baina bera aske utzi eta gutxira jakin da beste aginagar bat atxilotu dutela;

Patxi Segurola. Arratsaldeko 17:30ak aldera Autunen konfinaturik zegoela atxilotu dute. Senideek ez dute berri gehiago jakin. Ez dakite une honetan non dagoen, soilik, ostiral honetan Madrilen, Audientzi Nazionalean deklaratzera joan behar duela.



Azalera itzuli