23. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

KILOMETROAK USURBILEN 2015

irudia

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia da. Urtero ospatzen da 1977az geroztik. Milaka eta milaka euskaltzale biltzen dira urriko lehen igandean antolaketak prestatutako ibilbidea egin eta Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz.

Kilometroak 1977. urtean sortu zenetik, urtero-urtero ospatu da. Herri hauetan antolatu da:

1977: Beasain-Lazkao
1978: Zubieta
1979: Azpeitia
1980: Tolosa
1981: Arrasate
1982: Hernani
1983: Donostia
1984: Errenteria
1985: Zumarraga-Urretxu-Legazpi
1986: Deba
1987: Zarautz
1988: Irun
1989: Oñati
1990: Andoain
1991: Bergara
1992: Oiartzun
1993: Ordizia
1994: Legazpi
1995: Donostia
1996: Elgoibar
1997: Pasaia-Lezo
1998: Tolosaldea
1999: Errenteria
2000: Azpeitia

2001: Beasain
2002: Zumarraga-Urretxu
2003: Lazkao
2004: Orio- Zarautz
2005: Leintz
2006: Oiartzun
2007: Bergara
2008: Irura
2009: Donostia
2010: Lezo
2011: Azpeitia
2012: Andoain

Aurten, 2013-an, Tolosan ospatuko dira; 2014-ean  Orion eta 2015-ean Usurbilen .

Gaurko alean, Mariaje Imazekin eduki dugu    elkarrizketa hau, Usurbilen kilometroak ospatuko baitira.

  ELKARRIZKETA (Mariaje Imaz)

-IHINTZA: Ze helbururekin aurkeztu zen proiektua?
-MARIAJE IMAZ: Helburu nagusia eraikuntza berria eraikitzeko dirua jasotzea da. Hala ere, hainbat herritarrek Usurbil ezagutzeko eta ikusteko aukera ederra dela pentsatzen dugu.

-IHINTZA: Zenbat denbora zabiltzate hau itxaroten?
-MARIAJE IMAZ: Eskaera hau, zuzendaria naizenetik, urtero egin da. Aurtengoa 6.aldia izan da. Uste genuen aurten ez genuela konpetentziarik izango, hala ere, azkenean Urretxu, Zarautz eta Bergarak ere eskatu zuten, baina guk lortu dugu.



-IH: Lan handia eskatzen al du?
-M.I: Bai, antolaketa jakin bat eskatzen du, hau da, urtebete lehenagotik hasi behar da lanean; trafikoa nola bideratu, kamisetak egin eta diseinatu...

-IH: Zein aritu da lan hau burutzen?
-M.I:Talde oso bat dago guztiaren atzean:
Txostena zuzendariak prestatu du; Administrariek diru laguntzak lortzen dituzte; Guraso taldea;ikasleak...

-IH: Zer nolako ibilbidea izango da? Auzoak barne, errepidetatik, menditik...?
-M.I: Ibilbide luzea izatea nahiko genuke, jendeak Usurbil herri osoa ezagutzeko eta ez kaxkoa bakarrik.

-IH: Ze espektatiba dituzue?
-M.I: Gure espektatibak onak dira, eguraldiaren arabera jende asko etortzea pentsatzen dugu.

-IH: Usurbil txikia izanik prest ikusten al dituzue herritarrak honelako ardura jasateko?
-M.I: Ondo joango dela espero dugu, izan ere Irura herri txikiagoa da Usurbil baino eta han, nahiz eta ikasle-irakasle gutxi izan, oso ondo atera zen.
Gure kasuan, presio hori ere ondo bideratzeko gai garela uste dugu.




Bukatzeko, gure iritziz, DBH 3-ko ikasle bezala, esan genezake oso gustura gaudela kilometroak 2015 Usurbilen ospatuko direlako. Lan handia datorkigu, izan ere, hurrengo urtean, DBH4-ean gaudenean, lan handia izango dugu kilometroak antolatzen, ikastolako zaharrenak izango baikara. Hala ere gustura ibiliko gara hain garrantzitsua den ospakizuna antolatzen. Denak batera aurrera ateratzeko gai izango gara. Espero dugu partaidetza ona izatea hala nola gazteen aldetik, ikasleen aldetik, gurasoen aldetik, irakasleen aldetik...



Azalera itzuli