23. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

EUSKAL ZINEMAK EMAN DUEN AKTORERIK MAITATUENA HIL DA

irudia

Marivi Bilbao, (Bilbo 1930-2013) aktorea izan zen. Oso gazte hasi zen antzerki lanetan.
Zinemako debuta film laburretan egin zuen. 1981ean egin zuen lehen papera film luze batean.Orduz geroztik bigarren mailako euskal antzezle hoberenetakoa izan da. Film horren ondoren, beste askotan parte hartu du:" La monja alférez" (1986), "Eskorpion"(1988), "Salbate si puedes" (1994)...
Telebistan ere lan asko egin zuen, eta saio askotan parte hartu zuen:" Al salir de clase", "Manos a la obra", "Detrás del sirimiri", "Historias de la radio",...sari garrantzitsuak jaso zituen bere ibilbide luzean. Berak esaten zuenez, txikitan bihurria ez zen baina bai ikasle txarra. Umetxoa zenean, greziera edo latina ez ikasteagatik monjen hileroko antzezpentxoak asmatu eta prestatzeko boluntario ateratzen zen. Bilbon Valle-Inclánen obra bat estreinatzear zeudela polizia joaten zitzaien entsaioetara. Zorionez, polizia ez jakina zen antzerkian eta irainak baizik ez zizkieten galarazten, mamia harrapatzen ez zutenez zer aldaturik ez zegoela iruditzen baitzitzaien. Obra estreinatzea lortu zuten arren dezenteko arazoak izan zituzten polizia eta gobernadoreekin.
Bere aitak ez zuen berak antzerkirik egiterik nahi. Horregatik etxetik ospa egin behar izan zuen eta “seiscientos ”zahar batean bizitzen jarri. Edonon antzezteko prest zegoen. Halako batean lortu zuten Akelarre izeneko antzerki talde bat ezartzea, baina zirenak eta ez zirenak egin arren, ez zitzaien sekula sosik iristen. Burutik beti pasa zitzaion gauza bakarra nola edo hala aurrera egin behar zuela zen.
Aktore zoragarri askori entzun izan die pertsonaiaren barruan sartu behar izaten zutela. Hori ezinezkoa zen berarentzat. Berak pertsonaia hartu eta pertsonaian sartu behar izaten zuen.
Nahiz eta txikitan aitak antzerkira, zinemara edo operara eramaten zuen.Baina antzezlea izan nahi zuela jakin zuenean ez zegon ados. Gerora berradiskidetu egin ziren, izugarri maite baitzuten elkar.
Marivi Bilbao Goyoaga erretzaile erregaitza. Nahiz eta birika-gaixotasun buxatzaile kronikoak pairatu, bere familia, bere amaierara arte egon da.
Hala ere aktore oso herrikoia izan zen azken urteetan, “Aquí no hay quien viva” serieko Marisa Benito-ren pertsonaia lotsagabea hain ondo egiten zuena. Bizi denik ez dago eta geroago bere paperagatik, Telezinkon “La que se avecina” seriera hurbildu zen, joan den urtean nekatua sentitzen zelako utzi zuen eta atsedena hartzea erabaki zuen seriean. Laurogeitaka urtekoa izateaz gain, egun askotan goizaldeko bostetan seriearen grabaziora joateko altxatu behar izaten zuen, ez da txantxa!


Azalera itzuli