23. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

DBH3-koen irteera imaginarioa: Marten izan gara!

irudia

2033ko otsailaren 31 Martera joan ginen. Hasieran oso urduri geunden, gure lehen bidaia bait zen unibertsora. "Ovni" bat hartu genuen Udarregi parean, eta gaueko hamarretan irten ginen Usurbiletik. Bidean, estralurtar batzuk ikusi genituen. Oso itxusiak ziren, begi txiki txikiak eta buru handi handia. Gainera, gorputz potolo potoloa zuten, esku eta hanka txiki txikiekin. Beldur ikaragarria pasa genuen bidean, edozein momentutan meteorito batek gure "Ovniaren" kontra jo bait zezakeen. Martera iritsi ginenean, hotza sentitu genuen. Bertan, ostatu batean lo egin genuen. Oheak harrizkoak ziren eta igogailua kristalez egina zegoen eta beraz bertatik Marte osoa ikus zitekeen. Bertako jabea, estralurtar beldurgarri bat zen. Buruak forma hexagonala zuen, eta gainean hiru antena zituen. Hau dugu Antton Errekondoren iritzia: “ Oso gaizki pasa dut Marten, egun osoa ostatuan sartuta pasa dut. Ez naiz berriro Martera itzuliko... ” Gainontzekoak, primeran pasa genuen, ekintza asko egin genituen. Esate baterako, estralurtarren aurka futbol partidu bat jokatu genuen, omnikarrera... Ander Etxeburuaren iritzia ere jakin genuen: “Nik oso ondo pasa nuen, batez ere futbol partiduan, hamar bi irabazi genuenean eta bost gol nik sartu nituen.”
Michael Jackson-ek kontzertua jo zuen. Zerutik jaitsi zen, aingeruz inguratuta, eta bi hegal zuri zituen, hegan egiteko. Oso zirraratuta geunden denok, baina Anttonek Michael Jackson gorroto zuen, beraz petardo bat jarri zuen eszenatokiaren izkina batean. Ondorioz, puskatu egin zen. Bat batean Michael Jackson hegan hasi zen eta alde egin zuen.
Beldurtuta, bada ez bada, Usurbilera bueltatzea erabaki genuen. Baina, gure ovnia ez aurrera ez atzera geratu zen. Orduan, han azaldu zen andereño Kizkurne eta bere sugandila Muxki. Azkenean, autobus magikoan sartu eta lurrerantz abiatu ginen. Baina, orduan konturatu ginen Antton ahaztu genuela ostatuan...


argazkiak ikusi

Argazki bilduma