23. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

KADETE NESKAK SEKTORERAINO

irudia

Ihintza: Noiztik zaudete taldean elkarrekin?
Kadete neskak: Abuztu bukaeratik, pretenporadan elkartu ginen, lehengo urtean partidu batzuk batera jokatu genituen arren.
I: Zenbat zarete taldean?
KN: Hamar bakarrik, oso gutxi, egia esan.
I: Zein zaudete taldean?

KN: Paloma Huguet, taldeko kapitaina Leire Furundarena, Olatz Uli, Maddi Aburruza, Eukene Uli, Amaia Arruti, Leire Arregi, Natali Izagirre, Maider Zubelzu eta Maddi Ibargoien.

I: Zein da entrenatzailea?
KN: Entrenatzailea Nerea Aguado da, bigarren entrenatzailea Irati Holgado eta delegatua Lara Montes.
I: Gustura al zaudete?
Baaaai. Asko erakutsi digute, gainera ondo pasatzen dugu. Eta, beraien laguntzaz tenporada BIKAINA izan dugu. Gainera, oso harreman ona dugu.

I: Laguntzarik izan al zenuten tenporadan zehar?
KN: Bai, oso laguntza ona izan dugu, hasieran lau infantil egon ziren guri laguntzen.
I: Nola sentitu zineten sektorea jokatzeko aukera eman zizuen partidua irabazi zenutenean?
KN: Oso pozik geratu ginen eta oso zirraragarria izan zen. Partidua bukatzean, talde osoa oso pozik sentitu ginen, emozionantea izan zen.

I: Astean zenbat egun eta zenbat ordu entrenatzen duzue?
KN: Asteartea, asteazkena eta ostiraletan entrenatzen dugu, egunean gutxi gora behera 1:30.

I: Entrenamenduak gogorrak al dira?
KN: Nahiko gogorrak izan ohi dira.
I: Nolako harremana duzue pistatik kanpo?
KN: Oso harreman ona dugu, bai taldean gaudela eta baita kaletik ere.

I: Zaila al da eskubaloia eta ikasketak batera eramatea?
KN: Denbora ondo antolatu ez gero ez da hain zaila.
I: Uniformea gustuko al duzue? Jajaja
KN: Bai, oso gustura gaude.
I: Ba al dago norbait Euskadiko selekzioan?
KN: Bai, Leire Furundarena, gipuzkoatik deitu zioten jubenilekin jolasteko. Eta Olatz Uliri ere deitu zioten, baina ez zuen joan nahi izan.

I: Zein izan ziren zuen aurkariak sektorean?
KN: Sektorera pasatzeko partida Bera-Beraren aurka jolastu genuen eta sektorean Zuazo, Errotabarri eta Kukullaga izan ziren gure aurkariak.


Azalera itzuli