23. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

DBH3koak kurtso amaierako irteerarik gabe

irudia

Urtero urtero DBHko ikasleak kurtso amaierako irteera egin ohi dute. Baina aurten, DBH3koak jarrera desegokia dela eta, kurtso amaierako irteera gabe geratu dira.
Aste santuko oporrak baina aste bat lehenago, irakaslek abisatu ziguten hobeto portatu ezean, kurtso amaieran, irteera gabe geratuko ginela.
Aste horretan, gure ikaskide batzuk jarrera ez egokiarekin jarraitu zuten eta beraz irakasleek egun bat soilik joatea proposatu ziguten. Baina ikasleak ez genuen onartu, beraz, kurtso amaierako irteera gabe gelditu gara.
Protesta moduan ikasle batzuk ostegunean klasetara ez etortzea adostu zuten . Klase erdia ez zen ikastolara joan. Guri ez zaigu batere ondo iruditu irakasleen erabakia. Espero dugu hurrengo urtean Bartzelonara joan ahal izatea.


Azalera itzuli