22. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Tolosako inauteriak 2013

irudia

ZER OTE ASTELEHENITA, ASTEARTITA...?

Tolosako inauterietan festa giro ona egoten da beraz, festa giroa gustatzen bazaizu joan zaitez Tolosako inauterietara. Historian zehar garrantzi handia eduki dute, hainbat arrazoiengatik inauteri ospetsuenetakoak dira gaur egun.
Tolosako inauteriak Tolosa herrian ospatzen diren inauteri urbanoak izateaz gain, Euskal Herriko inauteri ospetsuenetakoak dira. Inauterietako ohiko mozorroez gainera, euskal jaietako osagai guztiak biltzen ditu danborrada, txarangak, txosnak, desfileak, soka-muturra, gastronomia, txupinazoa. Frankoren diktaduraren garaian, Hego Euskal Herrian baimendutako hiriko inauteriak bakarrik izan ziren, udaberriko festak izenburupean izan bazen ere.
Tolosako jai nagusiak dira inauteriak. Egun horietan tolosar guztiak kalera irteten dira eta inauterietako igandean asko eta asko guztiz eraldatzen dira.
Tolosako inauteriak hiri handietakoekin antza handiagoa dute. Izatez Igande Inauteri egunean hasten dira eta astearte arte irauten dute. Aurreko hiru egunak prestaketa egunak izaten dira.
Asteartean aldatzen da giroa, egun hori hileta eguna izaten baita. Sardina ehorzten dute eta
denak lutu- jantziekin joaten dira. Amaiera triste honekin bukatzen dira musikaz eta festaz betetako bost egunak.

Tolosako inauteriak egunez egun:

Kaldereroak, inauterien aurrekari moduan ospatzen dira.
Asteazken gaueko txupinazoa, herritarrak Tolosako triangelu plazan asteazkeneko gaueko 12:00-tan biltzen dira.
Ostegun gizena, egunik adierazgarrienetakoa da. Goizean, hamaiketako txiki bat egin ondoren, herritarrak udaletxera inguratzen dira eguerdiko txupinazoa ikustera. Gau partean, tolosar gazte jendeak afariak eduki ohi ditu.
Ostiral mehea, inauterietako egunik lasaiena da. Goizean txistulari taldea ikusi daiteke Tolosako kaleetatik, arratsaldean umetxoentzako zezen-txiki eta poniak ateratzen dituzte.
Larunbata edo “Zaldunita bezpera” delakoan haur eta helduen danborrada alai eta zartatsua egiten da. Goizean, buruhandi eta erraldoiak ateratzen dira. Arratsaldean, gaztetxoak beren danborra hartu eta Tolosako kaleetara abiatzen dira. Gauean, gaueko 12:00-etan, inauterietako danborradarik nagusiena ateratzen da.
Igande edo “ Zaldunita” eguna, inauterietako beste egun garrantzitsua dela esan dezakegu. Goizeko zortzietan diana jo eta jendea biltzen hasten da. Egun osoan hainbat txaranga ateratzen dira kalez kale. Arratsaldean, jendea zezen plazara hurbiltzen da zezenen ikuskizunaz gozatzera. Egun osoan zehar herritarrek egindako karrozak ibiltzen dira Tolosako kaleetatik.
Astelehen edo “ Astelehenita”, bereziki tolosarrak eta gertuko herrietako jendea biltzen duen eguna da. Sokamuturra eta zezenak ateratzen dira.
Asteartea edo “ Asteartita” inauterien azken eguna da. Asteartita eguna goizeko 6:00-etan hasten da. 8:00-etan pattar zezena ospatzen da. Edade guztietako jendea ateratzen da. Karrozak goiz eta arratsalde ososa ibiltzen dira gora eta behera. Amaitzeko 24:00-etan Sardinaren Hilketa ospatzen da.

Garapen historikoa:

XVIII. mendetik Tolosako inauteriei buruzko erreferentziak badaude ere, XIX.mendeko amaieran eta XX. mendearen hasieran era guztietako ekintzak antolatzen joan ziren.
Geroago, 1937. urtean debekatu egin ziren inauteriak ospatzea, garai horretako erregimen politikoak, frankismoak, jarritako zenbait eragozpenen ondorioz. Hala ere, aitzakia bati edo besteari helduz inauteriak ospatzeari eutsi zion herri bakarra izan zen. 1943. urtera arte, inauteriak xumeki ospatzen hasi ziren berriro.
Laburbilduz, esan genezake Tolosako inauteriak oso garrantzitsuak izan direla historian zehar, gaur egun ere inauteri ezagunetarikoak dira. Bertan oso giro ona egoten da beraz anima zaitez lagunekin inauteriez gozatzera.


Azalera itzuli