22. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

USURBILGO GAZTETXIA

irudia

Usurbilgo gaztetxea 2012ko abuztuak 25an sortu zen Itaya Gazte Asanbladak bultzaturik sindikatu zaharrean. Okupatu bezain laster garbiketa egin zuten. Tripa betetzeko lunch-a egin zuten.Ondoren ertzainen bisita jaso zuten, jabeak salaketa jarri zuela esanez..Udaltzainek, ertzainekin hitz egin ostean joan egin ziren eta festarekin jarraitu zuten. Gazte hauen helburua, herritik sortutakoa herriari eskaintzea da, izan ere, herriarentzat lan egingo baitute. Argi diote eraikina beraien helburua lortzen lagunduko dioten tresna bat dela. Horregatik, ez zaie axola beste toki batera joan behar izatea.

Hariarekin jarraituz, esan dezakegu Itaya gazteria positibotasunetik atera eta gazteria elkartzeko sortutako taldea dela. Gaur egun hamar lan-ildo lantzen dituzte:

-LZP(Luzerako Zatikako Plana):
Gazte hauek etorkizuneko Usurbil batengatik borrokatzen dutela esan daiteke, izan ere, beraien ustez arazo larrienetako bat saltzen diren makroproiektuak dira, Gipuzkoarentzat hipotekazio eta gure ama lurrarentzat suntsipena dakartelarik.

-Etxebizitza:
Etxebizitza duin bat edukitzeko ez dela etxe bat erosi beharrik eta alokairu soziala bultzatzea nahi dute.

-Euskara eta aisia:
Euskararen erabilera jaisten ari dela nabaritu dute gazteen artean, uste dute atzerritarrei lehen hitza erdaraz egiteagatik dela. Gazte hauek Usurbilen joera hori aldatu nahi dute, herri euskalduna izaten jarraitzeko.

-Lana:
Gazteak izateagatik baldintza txarretan eta beraiekin nahi bezala jolastuz edukitzen dituztela diote. Eta ez dute kexatzeko aukerarik, bestela kaleratuak izateko arriskuan sentitzen dira. Honek guztiak etxe bizitza edukitzeko zailtasunak ekartzen dizkiete.

-Komunikazioa:
Aztertu dutenez, sare sozialen bitartez hitz egiten dugu geroz eta gehiago, aurrez aurrekoa murriztuz. Horregatik, etxean geratzen gara inguruko ekimen eta arazoen aurrean pasibitatea agertuz.

-Parekidetasuna:
Nabaritu dutenez sexu diskriminazioak jarraitzen du, lantokietan eta telebistetan estereotipoak mantenduz. Hori dela eta, lan handia dago egiteko oraindik. Usurbilen diskriminazio gutxi ematen da baina, neska mutilen arten erlazionatzeko zailtasunak ikusten dira.

-Hezkuntza:
Gazte hauek Boloigna hezkuntza sistemaren aurka daude eta hezkuntza sistema parekatua eta askea defendatzen dute.


-Euskal Herriko egoera:
Euskal herriko gazteriak zapalkuntza gogorra jasaten du errepresioaren ondorioz, atxiloketa masiboak ohiko bihurtu dira tortura erabiliz gazteon inguruan beldurra zabaltzeko asmoz.

-Droga:
Drogen kontsumoa handitu egin da izan ere, oso erraz lortu ahal dira. Egoera hori kezkagarria dela uste dute Itayako kideek, pasibotasuna bultzatzen duelako.

-Pasibotasuna:
Gaur egun, pasibotasun handia dago Usurbilen, aurretik aipatutako faktoreen eraginez. Hala ere, honen jakinean gaude mobilizazioan, antolakuntzan eta gure eskubideen alde lan egin behar dugula.

Guzti hau azaldu ondoren Itaya taldeko kide batekin elkarrizketa izan dugu:


ELKARRIZKETA

IHINTZA: Non sortu zen gaztetxea?
ITAYA: “Kalexarko lehengo elkartasun egoitzan sortu zen”.

IHINTZA: Nor edo nortzuk dira arduradunak?
ITAYA: “Bertan gauzak antolatzen dituztenak dira arduradunak, hau da, ez dago arduradun konkreturik”.

IH. Zertarako da gaztetxea?
IT: “Herriko talde desberdinen beharrak asetzeko".

IH: Zer antolatzen da? Zergatik?
IT: “Tailerrak, jolasak, irteerak, kontzertuak, ikastaroak, filmeak, etab antolatzen dira. Ondo pasatzeko, ikasteko, beharrak asetzeko etab”.

IH: Nola antolatzen dira ekintzak? Zeren arabera?
IT: “Talde bakoitzak bere aldetik ekintzak proposatzen ditu eta ondoren asanbladan talde guztien artean egunak finkatzen dira. Ekintza bakoitzaren arabera”.

IH: Zein adin bitarte parte hartu daiteke bertan?
IT: “Adin guztietako jendeak hartu dezake parte.”

IH: Herri bat gaztetxe bat mugimendua dela eta?
IT: “Mugimendua herri ezberdinetako herritarrak beraien beharrak asetzeko gaztetxe baten beharra zegoela ikusi zuten eta herri bakoitzean gaztetxe baten beharra dagoela ausnartu zuten”.

IH: Txokoaldeko gaztetxea Usurbilgoa al da? Eta hala balitz nolatan beste bat?
IT: “Bai, Txokoaldeko gaztetxea Usurbilgoa da, baina beste bat egitea pentsatu genuen kontzertutara bakarrik mugatuta dagoelako eta herriaren beharra asetzeko gaztetxe batek beste ekimen batzuk ere aurrera atera behar dituelako”.

IH: Noiztik erabaki zenuten beste gaztetxe bat jartzea?
IT: “Egia esan ez da egun batean erabakitzen, egunak behar dira, baina gutxi gora-behera duela urte betetik erabaki genuen”.

IH: Nolatan eraikin hau?
IT: “Lanketa bat egin ondoren egokiena iruditu zitzaigun eraikin hau. Toki aldetik, kokapen aldetik ...”

IH: Norena da gaztetxea? Udaletxearena, jabe pribatua...?
IT: “Gaztetxea autogestionatuta eta okupatua izan behar zuela erabaki genuen eta jabe aldetik bertara gerturatzen diren herritar guztiena dela esan dezakegu”.

IH: Egunerokotasunean zenbat pertsona azaltzen dira gaztetxean?
IT: “Astean zehar jendea lanarengatik, ikasketengatik, etab, gutxi egoten da, hala ere, ekintzaren bat baldin badago astearen zehar, pertsona dezente gerturatzen da. Ekintza gehienak asteburuetan izaten dira eta asteburuetan ekintzak egon ala ez egon jende asko azaltzen da”.

IH: Udaletxeak laguntzarik ematen al dizue? Nolakoa? Dirua, tokia...
IT: “Udaletxeari ahalik eta gauza gutxien eskatzen saiatzen gara, normalen gauzak gure kabuz egiten ditugu, hala ere, momentu puntualetan aulkiak edo mahaiak uzteko eskaria egiten dugu.

IH. Diru laguntzarik edukitzen al duzue?
IT: “Ez, ez dugu diru laguntzarik edukitzen”.

IH: Itayak zerikusirik ba al du? Ze harreman du gaztetxeak Itayarekin?
IT: Itaya izan zen gaztetxe baten beharra zegoela ausnartu zuena eta gaztetxea hartzeko pausoa eman zuen taldea, hala ere, gaur egun, Itaya gaztetxea bere beharrak asetzeko erabiltzen duen taldeetako bat da.

IH: Zer da Itaya?
IT: “Herriko arazoei aurre egiteko sortutako gazte talde bat da”.


JARDUERAK

Usurbilgo gaztetxeak hainbat ekintza prestatu eta egin ditu inauguratu zenetik. Ekintza hauek tailerrak, jolasak, irteerak, kontzertuak, ikastaroak, filmeak... izan dira.
Lehen egunean ezagutza jolasak egin zituzten pertsona guztientzat. Beraiek geroz eta jende gehiago eta adin desberdinetakoak hurbiltzea nahi dute.
Egunak pasatzen joan diren heinean, ekintzak hobetzen joan dira, jende gehiago animatu da beraiekin irteerak egitera eta gaztetxean egotera. Ekintza batzuk gaztetxean ere proposatzen dira, adibidez; kontzertuak, jolasak...


Bukatzeko esan beharra dago gai hau hartu dugula, alde batetik gustatu zaigulako eta bestetik berriz, Usurbilgo gazteak garelako. Eskerrak ematen dizkiegu informazioa eman diguten guztiei, hau da, lagundu diguten guztiei. Norbaitek informazio gehiago nahi badu sartu dadila http://usurbilokupatu.blogspot.com.es/


Azalera itzuli