22. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Xabier Cardenas

irudia

“Ez dakit noiztik ibiltzen naizen futbolean, baina txikitatik izan dut baloia eskuetan”

Ihintza: Noiztik ibiltzen zara futbolean? Txikitatik gustatu al zaizu futbola ?
Xabi Cardenas: “Ez dakit noiztik ibiltzen naizen futbolean, baina txikitatik izan dut baloia eskuetan eta bai, txikitatik gustatu izan zait futbola” .
Ihintza: Lagunen edo gurasoen babesa jaso al zenuen Errealera joateko deitu zizutenean ?
Xabi Cardenas: “Bai, beti jaso izan dut beraien babesa” .
IH:Noiz burutu zenuen zure lehen partidoa ?
X.C: “Ez naiz oso ondo gogoratzen baina uste dut denboraldi aurrekoan izan zela , Puio futbol zelaian”.
IH:Lehenengo aldiz joan zinenean nola sentitu zinen ? Beldurrik eduki al zenuen ?
X.C : “Ondo sentitu nintzen eta ez nuen beldurrik eduki bertako jendea aurretik ezagutzen nuelako” .
IH: Nondik ezagutzen zenituen ?
X.C: “Bi urte igaro nituen Errealerako probetan beraz bertatik ezagutzen ditut”.
IH: Zenbat futbol taldetan ibili zara ? Non ibili zara gustoen ?
X.C: “Guztira hiru futbol taldetan ibili naiz .Usurbilen, Ostadarren eta azkenik Errealean, denetan ibili naiz gustura”.
IH:Ikasketetan eragin al dizu ? Eta bizitza pertsonalean ?
X.C : “Bueno ... niretzat denbora gutxiago daukat, baina hala ere, ez dit ezertan eragiten, nik nahi dudana egiten ari naizelako”.
IH: Golik sartu al duzu? Eta asisteziarik?
X.C : “Bai gol bat sartu dut eta asistentziak ere egin ditut” .
IH: Lagunak egin al dituzu? Asko?
X.C: “Bai lagunak egin ditut baina gehienak probetatik ezagutzen nituen” .
IH: Usurbilgo besterik ba al dago errealean?
X.C: “Bai, badago baina lehenengo taldean, Agirretxe”.
IH: Zein postutan jolasten duzu? Gustuko al duzu?
X.C: “Erdilaria nahiz eta bai, gustuko dut”.
IH: Noraino iritsi nahi zenuke ? Zein da zure ametsa ?
X.C: “Lehenengo taldera iristea gustatuko litzaidake, hori da nire ametsa”.
IH: Lesio graberik izan al duzu ?
X.C: “Ez, ez dut eduki lesio graberik, suerte handia izan dut”.


Azalera itzuli