22. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

UDARREGI IKASTOLA LURRA ESNATU NAHIAN

irudia

Udarregi ikastolako ikasleak pasa den otsailaren 4an beraien makilak eskuetan hartu eta alaitasunez abestuz Usurbilgo kaleetan zehar lurra esnatzeko ahaleginetan ibili ziren.

Urtero Santa Ageda bezpera ospatzen denez, eguraldi txarra egin arren, gogotsu irten ziren abestera Udarregiko ikasleak eta irakasleak.
Erritu hau duela mende askotatik hona ospatzen da, lurra esnatu eta berriro ere udaberri eta udan bere fruituak emateko intentzioarekin.
Ospakizun honen bitartez eskean diru pixka bat biltzen da, geroago DBHko 4. mailakoei laguntza pixka bat emateko ikasturte amaierako bidaia ordaintzeko.
Azkenean, denak oso gustura irten ginen eta abestu ondoren etxera pozik joan ginen.


Azalera itzuli