22. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

INAUTERIAK 2013

irudia

2013ko Otsailaren 8an, Udarregiko ikasleok, urtero bezala, Inauteriak ospatzeko jaialdia izan genuen kiroldegian. Aurtengo gaia “zinea” izan da DBH-koentzat eta “zirkoa” LH- koentzat. Hainbat mozorro eta dantza saio ezberdin egon ziren bertan.

Ikusle asko zeuden, haietako gehienak gurasoak. Jaialdia oso ondo atera zen, zinean arrakasta izan duten hainbat pelikula gogoratu genituen, horietako batzuk “Pitufoak” (DBH1), “Piratas del Caribe” (DBH2) eta “Titanic” (DBH3) izan ziren. Guraso guztiak oso pozik irten ziren, hunkituta, batez ere Titanic pelikularen dantzarekin.
Kiroldegiko jaialdiaz gain, DBH4ko ikasleek arratsaldean beste jaialdi bat antolatu zuten DBH-ko ikasleentzat. Jaialdia oso arrakastatsua izan zen, bertan dantza ezberdinak, antzerkiak, txisteak, abestiak... izan ziren.
Oso egun ona izan zen ikasleentzat, baina azkenerako nekagarria ere bai. Hala ere, gustura joan ginen etxera.


Azalera itzuli