21. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

RAMON URIBERI ZIGOR?

irudia


Guztiz larria eta salagarria da Espainiako estatuak 197/2006 doktrinaren ezarpenarekin jarraitzea.
Kartzela zigor gehigarrien aplikazioa giza eskubideen urraketa larria delako, Oinarrizko Giza Eskubideen kartaren beraren aurka doana, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak pasa den uztaileko sententzian argi utzi zuen bezala.
Parot doktrina irregularra da, giza eskubideen bermea urratzen duelako. Espainiako estatuak muzin egin dio Europako auzitegiari, muzin egiten dio Nazioarteko Zuzenbideari eta baita Giza Eskubideen Deklarazioari.
Bakearen kontrako norabidean emandako pauso guztiz larria da parot doktrinaren ezarpenarekin tematzea. Indarkeriazko erabakia da, giza eskubideen urratzailea.
Bakearen etsaiek, konponbide demokratikoari eta bakeari berari beldur diote.
Hori egin diote Ramon Uriberi, Parot doktrina ezarri diote. Parot doktrina, izenaz ezagutzen da Espainiako Auzitegi Gorenak 2006ko otsailaren 20an ebatzitako 197/2006 sententzia. Ebazpen horren ondorioz, 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoen kasuan, espetxe-onurak edo erredentzioak espetxe-zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio, eta ez guztira bete beharko liratekeen gehienezko 30 urteko kopuruari, ordura arte egiten zen bezala.
Ebazpen honen aplikazioarekin, 1973ko Zigor Kodearekin epaitu eta 30 urtetik gorako espetxe-zigorrak dituzten presoei emandako erredentzioak "de fakto" deuseztatu, eta espetxe-zigorra 30 urtera arte luzatu egiten dira. Kontutan izan behar da, espetxeak eman eta epaileak onetsitako erredentzio-denbora, presoak betetako zigor-denbora dela Zigor Kodearen arabera.

Hemezortzi urte eta erdi espetxean igaro ditu Ramon Uribe presoak. 2012/12/03-an behar zuen aske baina Parot doktrina ezarri zioten. Ines del Rio euskal presoaren aferaren baitan Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia kondenatu zutenetik, doktrina hori aplikatzen duten lehen aldia da. Oraindik espetxean jarraitzen duela salatu eta elkartasuna adierazteko, Ramon aske uztea eskatu du beste behin herriak.
Besteak beste, Usurbilgo Udaleko alkate Mertxe Aizpurua edota Ramonen senideetako bat agerraldi mahaian zirela, komunikatu bat irakurri zuten; Madrilgo Gobernuari kalezartarra berehala aske uztea eskatzen diote.
Ramonek etxean beharko luke baina Estatu espainolak, ordea, bestelakoa erabaki du eta, azken urteotan dozenaka euskal presoekin egin duen bezala, Auzitegi Gorenaren Parot doktrina aplikatu zien. Horrela 2024ra arte ez dela aske geratuko erabaki zuen Madrilgo gobernuak.
Gainera, azken unera arte itxaron zuten erabaki horren berri emateko: kalera atera behar zuen egun berean jakinarazi zioten beste 12urtez luzatu ziotela kartzela zigorra, espetxeko zuzendaritzak bidalita bere espedientea maiatzaz geroztik ministerioaren mahai gainean zegoen arren. Antzeko kasuetan egin duten bezala, irteteko zorian zegoela eman zioten ziegara itzultzeko agindua.
Azken asteak kezka eta egonezinean bizitzera behartuak izan dira eta horrelakorik gerta zitekeela jakitun ziren arren, itxaropen izpi apur bat bazuten, bai Ramonek eta baita familiakoek ere.
Madrilgo eta Pariseko gobernuek entzungor jarraitzen dute euskal gizartearen gehiengoak egiten dien eskariaren aurrean: espetxe politika konponbidean jartzeko. Eta Espainiako Gobernuak entzungor egiten die baita ere Europatik datozen epaiei.
Herritarrentzat, Ramoni eta beste 65 presoei egin diotena izen bakarrarekin defini daiteke: BAHIKETA.
Usurbilgo herriak indar guztiz, Ramon berehala aske utz dezala exijitzen dio Madrilgo Gobernuari.

Gure ustez, herritar moduan, eta familiaren lekuan jarrita, oso gaizki pasatzen ari dira denak. Gainera, bere kondena betea du jada eta doktrina ezarrita 2024.urtean aterako litzateke, beste 12 urtez kartzelan egonda. Hor bukatuko al da, edo zigor gehiago egongo dira? Hori da denen kezka.


Azalera itzuli