21. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

IŅIGO- USURBILGO TRIATHLOILARIA

irudia

IHINTZA: Nola sartu zinen triatloi munduan ?

IÑIGO S : “Osaba txikitatik ikusten nuen entrenatzen eta triatloietan parte hartzen eta beti izan dut erakarpena triatloiengatik.”


IH: Osaba erreferentea izan da zuretzat mundu honetan ?

I.S : “Bai, triatloi munduan gertuen bera dut eta berarekin ondo moldatzen naizenez berarekin parte hartzen dut”.



IH: Lagunen edo familiaren babesa jasotzen al duzu erabakiarekin ? Zer pentsatzen eta esaten dizute ?

I.S: “Bai, nahiz eta aitari futbola asko gustatu eta urte batzuk bertan jarraitzeko esaten didan lagun eta familiaren babes asko dut”.



IH : Erraza egin al zaizu futbola utzi eta triatloian hastea ?

I.S : “Futbola oraindik ez dut utzi , eta nahiz eta erraza ez izan , utzi egingo dut”.



IH: Zergatik triatloia eta ez futbola ?

I.S : “Igeri egitea eta bizikleta betidanik gustatu izan zaizkidalako , kirol indibidual bat delako non zuk eman behar duzun dena eta dena zure eskuetan dagoen , futbolena ez bezala”.



IH: Aurrerantzean triatloietan soilik parte hartuko duzu edo baita duatloietan ere ?

I.S : “Duatloietan parte hartuko dut, baina ez nahiz triatloietan bezain ondo moldatzen eta entrenamendu modura hartzen ditut.”



IH : Triatloitik zein modalitate da gehien gustatzen zaizuna ?

I.S : “Hirurak , agian igeriketa da gustokoen dudana.”



IH: Zein desberdintasun ikusten duzu futbola eta triatloiaren artean ?

I.S: “Lehen esan dudan moduan, kirol indibidual bat da, eta futbola taldekoa, eta triatloiak hiru kirol batera dituenez gehiago betetzen nau.”

IH: Zer xarma du zuretzat mundu horrek ?

I.S: “Jende askorentzat ezezaguna den mundua da. Telebistan eta irratian ere oso ezezaguna da. Batez ere internet bidez jarrai dezaket, triatloiak gogorrak direnez eta sufritzea gustatzen zaidanez horrek niretzat bere xarma du.”


IH:Noiz burutu zenuen zure lehen triatloia ?

I.S: “Aurreko urtean izan zen baina ez dakit zehazki noiz, uste dut maiatza hasieran izan zela.”


IH:Zenbat triatloietan parte hartu duzu ?

I.S: “Duatloi batean bakarrik eta 3 triatloi egin ditut oraingo, futbolak denbora kentzen bait du asteburuetan, maiatza bukaerarako utziko dut hau.”

IH: Zer duzu gustukoago ? Triatloia edo duatloia ? Zergatik ?

I.S:”Triatloia, igeriketa duelako eta uretan ondo moldatzen naizelako.”

IH: Zenbat garaipen dituzu lortuak ?

I.S:”Hiru garaipen dauzkadala esan dezaket.

Hondarribia eta Zumaian, eta Hondarribikoa gipuzkoako txapelketatzat hartzen zenez bi garaipen bezala kontatzen dira.”


IH:Zure adineko jende asko ikusten al duzu mundu horretan ?

I.S:”Ez gehienak zaharragoak izaten dira, baina geroz eta gehiago animatzen dira.”


IH:Zure futboleko taldea utzi arren , U.F.Ten (Usurbil futbol taldea) jarraituko al duzu ?

I.S: “Oraindik jokalari bezala jarraitzen dut eta jokalari izateaz uztean entrenatzaile munduan jarraitu nahiko nuke futbola ere asko gustatzen zaidalako.”


IH:Nolako entrenamenduak egingo dituzu triatloiarako ? Bakarrik edo norbaitekin ? Zenbat egun astean eskainiko dizkiozu ? Zenbat ordu ?

I.S: “Norbaitekin entrenatzea gustatuko litzaidake modalitate bakoitzean lagun desberdin batekin bada ere. Astean 6 bat egun sartu beharko nituzke eta orduak ba ez dakit, ez da denbora berdina 3 modalitateentzat: igerilekuan egunean ordu bete nahikoa da, baina bizikletan 2 ordu gutxienez sartu behar dira.”



Azalera itzuli