21. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

arto 2xar

irudia


ELKARRIZKETA:
Artobixar taldeko partaide bati egin diogu elkarrizketa. Partaide hori Mikel Romero da, taldeko bateria eta gazteena (16 urtekoa) eta hauek dira egindako galderak:

IHINTZA: Nola sortu zen taldea eta noiz ?
MIKEL: "2012. urtean sortu genuen, baina ez gara gogoratzen noiz sortu genuen zehazki."

IHINTZA: Zein musika mota jotzen duzue (Rocka, Punkya, Heavy-a...)?
MIKEL:" Punk-oi! musika mota jotzen dugu. "

IHINTZA: Noren ideia izan zen taldea sortzea ?Eta izen hori jartzearena?
MIKEL: "Jon Anderren eta Endikarena izan zen ideia. Beraien pasarte bat izan zela eta jarri genion taldeari izena."

IH: Taldearen kamisetaren logotipoa zuek asmatutakoa al da? Zenek egiten ditu kamisetak ?
M.R: "Bai, Endikak asmatu zuen. Josu seriografia tailerrean egiten dira kamisetak."

IH: Nola ikasi duzue eta noiztik bakoitzaren instrumentua jotzen ?
M.R: "Bakoitzak bere kabuz ikasi genuen jotzen bakoitzaren instrumentua."


IH: Non entsaiatzen duzue eta zein maiztasunarekin?
M.R: "Hasieran Osaren garajean entsaiatzen genuen, gero Kalexarren eta orain Kale Nagusiko baserrian entsaiatzen dugu. Kontzertua dugunean astean bi aldiz entsaiatzen dugu bestela astean behin."

IH: Zer sentitu zenuen lehen aldiz jende aurrean jo zenutenean?
M.R: "Hasieran urduri geunden baina ohitzen joan ginen, orain motibatuta joaten gara kontzertuetara."

IH: Nolakoa izan da jendearen erantzuna kontzertuetan?
M.R: "Jendearen erantzuna oso ona izan da kontzertuetan."

IH: Zenbat kantu konposatu dituzue?
M.R: "Zazpi kantu jo ditugu kontzertuetan eta beste bi jotzeko daude."

IH: Beste asko sortzeko asmoa al duzue?
M.R: "Bai, badugu, lehen esan bezala."

IH: Nork konposatzen ditu abestiak?
M.R: "Jon Anderrek, Endikak eta nik konposatzen ditugu kantuak."

IH: Zein musika talde duzue gustuko?
M.R: "Non servium musika taldea dugu gustuko. "

IH: Zuen abestietan zein dira lantzen dituzuen gaiak?
M.R: "Gehienetan gizarteko arazoak dira abestietan lantzen ditugun gaiak."

IH: Taldean beste zaletasunik ba al duzue?
M.R: "Bai, esate baterako futbola eta atletismoa."


IH: Uste al duzue taldea aurrera aterako dela?
M.R: "Daukagun ilusio eta gogoarekin taldea aurrera aterako dela uste dugu."

IH: Zuen ustez talde honek arrakasta edukiko al du etorkizunean?
M.R: "Saiatzen bagara, arrakasta edukiko dugu"

IH: Zein dira zuen ametsak taldeari dagokionez?
M.R: "Arrakasta lortzea eta ezagunak izatea dira gure ametsak."


Azalera itzuli